IRAILA 2015
Al Ar Az Og Or Lr Ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30    
Historikoa
6

19:00 Urduñan, Foruen Plazan

DANTZALDI ERROMERIA

URDUFOLK 2015

Irailak 4 ostirala

20:30 Nazioarteko folk taldeen lehiaketa

LOCHLAIN

ANGELA FURQUET

KLOF

Irailak 5 larunbata

20:30

ALBOKA 2.1

GABACHO MAROCOCONNECTION

Irailak 6 igandea

19:00 AIKO TALDEA

10

19:00 LEGAZPI Ikastolako aretoan

DANTZA TAILERRA

12

24:30 Igartza (Beasain) Dolare parkean

DANTZALDI ERROMERIA

Ehun dantzari ezpata-dantzarako eta beste ehun Josebarekin batera dantzatzeko prest gaude Igartzaren inguruan. Jakinarazi genuen moduan, Joseba Juarez Igartzako dantzarion gidaria gogoratuko dugu datorren irailaren 12an Beasainen.

Kofradiaren sorreraz gero Josebak buru, oin, beso eta arima eskaini zizkion egun honi. Dantzaria bai, bikaina, baina izaeraz maitagarria eta bere ibilbidea hain zabala eta irekia izan zelako, bizitza oparo horretan egin zituen lagun asko eta asko elkartuko gara oraingo honetan. Joseba ezagutu dugunok, disfrutatu dugunok,  maitatu dugunok, berarekin dantza konpartitu dugunok, denak gaude prest egun polit bat pasatzeko dantzaren ingurumarian.

Bestalde, aurten bete dira 400 urte Beasaingo herriak herri-titulua eskuratu zuela. Aitzakia honekin urtean zehar egin diren beste hainbat ospakizunekin batera, gure egunak ere izango du bere bereizgarria: gauez egingo da ezpata-dantza. Igartzako inguruak horretarako eskaintzen duen aukera baliatuko dugu, argiztapen bereziz jantzita, egunak eta Josebak berak merezi duten distira emateko.

Segizioa gaueko bederatzietako kanpaiekin jarriko da martxan San Martin Plazan, eta gauerdi inguruan hasiko den erromeriarekin bukatuko da eguna. Hau da egitaraua:

19:30 Dantzarien bilkura herriko plazan.

21:00 Bandera jasotzea Udaletxean.

21:05 Ezpata-dantzaren segizioa plazatik Igartzaraino.

21:30 Ezpata-dantzaren saioa Igartzan.

22:30 Afaria.

00:30 Erromeria Aiko taldearekin.

13

18:00 LEGAZPI Euskal Herria plazan

DANTZALDI ERROMERIA

Irailaren 13an, igandez, arratsaldeko 18:00tan, Euskal Herria plazan, Legazpin, erromeri dantzaldi elegantea antolatu dute bertoko Goiz Deia Txistulari taldekoek. Joan den urtean ere berton izan ginen, eta erromerian ez ezik, aurretik egin genuen tailerrean ere primeran pasatu genuen. Azken batean, tailerrean ere lagun artean dantzan eta parranda giroan ekin genion, ikasi bai, baina ondo pasatzeko asmoz. Eta aurten ere, irailaren 10ean, 19:00tan, ikastolako aretoan elkartuko gara tailerra egiteko aitzakiarekin, gure tradiziozko "guatekea" edo egiteko... Beraz, Legazpin badugu dantzan egiteko aukerarik: 10ean ikastolako aretoan 19:00tan eta 13an Euskal Herria plazan 18:30tan. Animatu!

15

18:30 Xemein-Markina, Uhagon Kulturgunean

DANTZA TAILERRA

Ikasturtea hasi aurretik, motorrak berotuten joateko, dantza lagun barriak ezagutu, zaharrak agurtu, nagiek atara edo/eta Aiko taldearen irakasteko moduek eta irakasleak ezagutu gura dauanan edonorentzat, dantzan ondo pasatzeko aukera. Erdu dantzan, ez zara damutuko eta!!

22

19:00 ZEANURI Kultur Etxean

DANTZA TAILERRA

26

18:00 ZAMUDIO Kultur Etxeko goiko patioan (Eskola Zaharrak)

DANTZA TAILERRA

27

17:00 Herriko Plaza. ZEANURI. GORBEIA SUZIEN

DANTZALDI ERROMERIA

Gorbeia Suzien

Gorbeia Suzien lasterketa Suzien Mendi Klubaren bitartez Gorbeia eta bere ingurunea era erraz eta dibertigarri batean ezagutarazteko saiakera da. Gorbeiako gurutzeko ohiko bideak albo batera utzi eta ezezagunagoak diren bide eta tontor batzuk erakustea da gure helburua. GS mendia eta lasterketak maite ditugun Suzien Mendi Klubekook Zeanuriko Udalaren laguntzarekin antolatu dugun mendi-lasterketa da.

Horretarako, galduak ziren eleizbide zahar batzuk ere berreskuratuko ditugu. Gure bazter eta txoko zoragarriak ezagutarazteko, natura kirolarekin lotzea modu jasangarri eta aproposena dela uste dugu.

Zergatik Gorbeia inguruan? Gu bertan bizi garelako eta esku artean dugu altxor hau zuekin partekatu nahi dugulako.

Gorbeia Naturgunea Bizkaiko hego-ekialdean dago. Bizkaia eta Araba banatzen dituen mugarria izateaz gain, inguruko punturik altuena ere bada Gorbeiako tontorra (1481 metro).

Zeanurin hasi eta Gorbeiako tontorrak zeharkatu eta gero, berriro ere hasierara bueltatuko da gure lasterketa. Zeanuri, hedapenari dagokionez Bizkaiko hirugarren herririk handiena izan arren, 1300 biztanleko herri xumea da. Lasterketak, egun batez, pizteko eta biziberritzeko aukera emango dio gure herri lasaiari.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus