URTARRILA 2016
Al Ar Az Og Or Lr Ig
     1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
       
Historikoa
11

DANTZAKANTU IKASTAROA

DANTZAKANTU ikastaroa: betiko melodiak abesten eta dantzatzen ikasteko ikastaroa.

NOIZ? 2016ko urtarriletik ekainera, astelehenero, 18:30-19:30 edo 19:30-20:30 aukeran, urtarrilak 11,datorren astelehenean hasita.

NON? Bilbon, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3)

NORI ZUZENDUTA? abestiak ikasi eta abestiak abestuz gozatu eta dantzan egin nahi duten guztiei dago zuzenduta.

NORK ESKAINIKO DU IKASTAROA? Itsaso Arrietak, Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista eta esperientzia handia duenak. Umeen abestien inguruko bilketa eta ikerketa lanean ere aritu izan da Itsaso. Alor horretako zenbait argitalpenetako arduradun edo aholkulari gisa ere aritu da. Azken urteetan, abesti tradizionalei buruzko ikastaroak ematen ari da, eta abestiarekin erlazionatutako hainbat kultur jardueratan ere hartzen du parte.

HELBURUA: dantza esperimentatzea da, musika-tresnen laguntzaren beharrik gabe, euskal abesti herrikoi klasikoak ikasiz, ulertuz eta gozatuz, eta abesten diren bitartean, dantzatuz. Ikastaroa Euskal Herriko abesti multzo tradizional aberatsean egongo da oinarrituta, eta koplak, baladak, bertsoak, dantzatutako abestiak eta abestutako dantzak jasoko ditu.

Urtarrileko eskolak doan frogatzeko, zatoz!

Informazio gehiago:
Tel. 634 423 539

15

'EUSKEL ANTIQVA' KONTZERTUA

Enrike Solinís & Euskal Barrokensemble

eta AIKO Taldea

EHUKultura UPV/EHU -  Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3)

19.30

17

'EUSKEL ANTIQVA' KONTZERTUA

Enrike Solinís & Euskal Barrokensemble

eta AIKO Taldea

Kursaalean (Donostia)

19:00

23

DANTZA TAILERRA ZAMUDION

17:00 Zamudioko Kultur Etxea (Eskola Zaharrak) Oiz Kalea, 4

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus