ABENDUA 2020
Al Ar Az Og Or Lr Ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31   
Historikoa
1

19:00 NIESSEN KULTURGUNEA (Errenteria)

AIKO ESKOLA DIGITALA: AURKEZPENA

Lehen dantza eskola digitala martxan Aikoren eskutik: www.aikoeskola.eus. Niessen Kulturgunean ezagutu ezazu zuzenean. Abenduak 1, 19:00

Aiko Taldea, musikari eta dantza maisuen kultur elkarteak, euskal musika eta dantza tradizionala zabaldu eta gizarteratzeko bokazioarekin, euskal tradizioan ezinbestekoa den osagai bat ezagutzeko tresna ezin hobea dakarte: Aikoeskola digitala.

 

Gainera, gaiari buruzko ikerketa sustatzen esperientzia luzea izanik, osagai pedagogiko argia duen metodo bat da, eskutik doazen mugimenduari eta soinuari historia jartzea helburu duena. Kontua ez baita dantza-urrats batzuk buruz ikastea, dantzatzen dena ulertzea baizik.

 

Zure gorputzak dantzan dakielako, gu zure dantza bidaide gaituzu.

 

https://vimeo.com/485691439 

 

Hoy,  a las 19:00 horas, celebraremos la presentación de la escuela digital de danza www.aikoeskola.eus de Niessen Kulturgunea online en la siguiente dirección:

https://vimeo.com/485691439 

7

12:00 - 13:00 Durango – Landako

Mahaingurua: Digitalizazio prozesua eta kultur jarduera

Mahai inguru honetan bizi dugun egoera begirada ezberdinetatik ikusi nahi dugu, hausnarketa eta estrategia ezberdinak partekatu, elkarrekin euskal kulturaren eskenatoki digitala izan dezakeen papera irudikatzeko bidean.

Kultur jarduera noraino eraldatu daiteke?

 

Eta pandemia bukatzerakoan, aurreko egoerara berdin bueltatuko ote gara?

Moderatzailea: Diana Franco /  Hizlariak: Amaia Ocerin, Oier Etxeberria eta Sabin Bikandi

 

Erreserbatu lekua:

https://www.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/66

20

19:30 Dantza emanaldia

Mutil dantza denontzat

Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat.

 streaming, www.sormene.eus webgunean

27

19:00 ERROMERIA

AIKO ESKOLA DIGITALA

Dena prest dantzarako! Gaur, abenduak 27, online erromeria bat prestatu dugu. Familian, lagun artean edo bakarrik dantza egin ahal izateko, konekta zaitez arratsaldeko 19:00etan gure Youtubeko kanalera.

 

https://aikoeskola.eus/erromeria/ 


https://youtu.be/sRdkwmnMwBE

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus