Jon Maya Sein

Jon
Maya
Sein

Dantzari, dantza maisu eta koreografoa. Errenteriako Ereintza Dantza Taldean egin zituen lehen urratsak eta gaur egun bertako dantzari eta zuzendari artistikoa da. Errenteriako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantza irakaslea ere bada. Ikuskizunen alorrean, 'Upeletan erronka' ikuskizunean parte hartu ostean, Kukai Dantza Konpainia sortu zuen 2001. urtean, eta bertan '1937, gogoaren bidezidorretatik' eta 'Otehitzari Biraka' ikuskizunak zuzendu ditu Mireia Gabilondorekin batera, dantzari gisa ere jarduten duelarik. Besteak beste, zazpi aldiz izan da Euskal Herriko aurreskulari txapelduna.


AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus