Josu Garate Suinaga

Josu
Garate
Suinaga

Arkitekto dantzaria edo dantzari arkitektoa -eguraldiaren arabera- eta uzten didatenean musikaria Eibarko Kezka Dantza Taldean. Azkenengo urteetan dantza maisu nagusi, gaztetxo eta haurrentzako, behar den leku eta ordutan, molde tradizionaleko dantzetan. Argia Dantza Taldeko dantzaria J. A. Urbeltz antropologo eta folkloristaren gidaritzapean 1997a geroztik. Hamaika ikastarotan osotua dantza tradizionalaren errepertorioa batzutan zein dantza heziketaren pedagogia landuaz bestetan (Ikerfolk, Dantzan Ikasi, Aiko,…). Sasimusikaria, libreko denborarik aurkitzen dudanean, autodidakta, eMePebo5t musika talde dinamizatzaileko ahots nagusia, eta era berean ukelele, kitarra akustiko, alboka, dultzaina zein panderoari kolpe egiteko atrebentzia izaten dut. Gozatze zein gozotzearen maitale, dantzan eta lagun artean, bereziki.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus