Patxi Laborda Larrea

Patxi
Laborda
Larrea

Dantzari, dantza-maisu, koreografo, gidoilari eta dantza sustatzailea, urteak daramatza Bilbao Musikan helduendako tradiziozko dantzaren irakasle lanetan. Aiko taldean erromeria dinamizatzaile moduan ere aritzen da eta hauekin dantzarako zenbait diska eta DVDren prestaketan eta grabaketan parte hartu du. Dantza tradizionalaren inguruko hamaika ikastaro eman ditu bai gurean eta baita gure mugetatik kanpo ere, hango eta hemengo dantza-maisuekin etengabeko hartu emana mantenduz. Neguko folklorean berezitua, hainbat lan egin ditu euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta inauterien inguruan. Zenbait aldizkaritarako dantzaren inguruko artikuluak ere idatzi izan ditu, besteak beste 2007ko neguan EDBko Dantzariak aldizkariaren 54.alean argitaratutako "Dantzan irakasten" izenburukoa, edota Euskonews-en jasotako "Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan" gogoeta.

Gaur egun Bilboko musika eskolako dantza maisu bezala aritzen da.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus