Iñaki Andrés

Iñaki
Andrés

Aspalditik gure lanaren argazki txukun batzuk nahi genituen, eta web berriaren aitzakiarekin Iñaki Andrésen atea jo genuen (bera ere txistularia, dantza taldeetan ibilatakoa, eta argazkilari profesionala, eta ez edonolakoa...). Bere argazkiak ikusita berehala materiala beste modu baten zabaltzeko ideia piztu zitzaigun: erakusketa bat, liburu bat... Liburuaren proiektoa laban sartzeko prestatzen ari gara oraindik, baina "Dantzazaleak" erakusketa martxan dago eta "ibiltaria" denez bide luzea egin du eta egingo du oraindik: Bilbo, Donostia, Sopela, Markina, Gernika, Areatza, Durango, Azkain, Zarautz...

Eta horrela Aikotar bat gehiago dugu, Iñaki Andrés, oraingoan kamararekin ari dena! Eskerrikasko Iñaki!

http://andresfotodigital.blogspot.com.es

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus