Alberto Macías Etxebarria

Alberto
Macías
Etxebarria

Mutikoa zelarik, piano eta solfeo ikasketak hasi zituen... urte batzuk beranduago kitarra bat hartu, erabat maitemindu, eta ikasten eta jotzen hasi zen, talde ezberdinekin, ekin eta ekin, ikasi eta ikasi... Horrela, egun batez grabaketa estudioetara heldu arte; grabatzeko teknologiak txunditurik, aukera izan zuen estudio profesional batean laguntzen eta ikasten hasteko, bera ere maisu handi bilakatu arte. Estilo ezberdinetako musikari eta taldeak grabatu eta nahastu ditu: musika klasikoko orkestrak, koroak, operak, bakarlariak, jazzeko taldeak, rock, punk, metal, etabar... halaber filmetarako eta telebistarako musikak eta iragarkiak ere.

Gaur egun berak zuzentzen duen Pan-Pot estudioetan grabatu, editatu eta masterizatzen du, MrJam CMM musika eskolan soinu profesional irakaslea da, Cotton Club aretoan zuzeneko taldeak sonorizatzen ditu, eta besteak beste, AIKO Taldearen teknikaria da. AIKOtar musikariok oholtzan egiten dugun lana esku onetan dago!! Zenkiu Alberto!!

 

Estudios Pan-Pot

48930 Las Arenas, Getxo

Vizcaya

Email: info@bilboson.com

Móvil: 670 406 811

 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus