07-10-2013
"Dantzazaleak" Xemein-Markinan azaroaren 15erarte

Xemein-Markinako erakusketa luzatu egin da azaroaren 15erarte.

“DANTZAZALEAK” argazki erakusketa izango dute erakusgai iraila eta urtarrila bitartean honako leku hauek Bilboko BBK Aretoa, Donostiako Alderdi-Eder Udal Liburutegia, Sopelako kultur etxea, Xemein-Markinako Uhagon Kulturgunea, eta Gernika-Lumoko kulture etxeak. Iñaki Andres argazkilariak egindako 130 irudiren bilduma honekin AIKO taldeak omendu egin nahi ditu gaurdaino gure ikastaroetan parte hartu duten dantzari eta dantzazale guztiak.

Gure DANTZALDI IBILTARIA-n parte hartzen duten irakasle eta ikasleen gogoan eta dedikazioan jarri du arreta Iñaki Andresek eta bere argazki-makinarekin gure taldearen filosofia atzitzea lortu du:  modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea.

Hola, argazki erakusketa dantzarako gonbite ere bihurtzen da plazan dantzan egitearen erritu soziala berreskuratu nahi dutenentzat, lotsa albo batera utzi eta musika tradizionalaren erritmora jendaurrean “askatzeko” bultzadatxo bat behar dutenentzat.  

Bilboko, Donostiako eta Sopelako erakusketen ostean, "Dantzazaleak" argazki erakusketa ikusgai dago Xemein-Markinako Uhagon Kulturgunean azaroaren 15erarte. Hasieran urriaren 31ararte adostuta zegoen erakusketa baina hor nonbait gustatu egin zaie eta beste aste birako luzatu da...

Eta gogoratu, Gernikako Kultur Etxean abenduaren 17tik urtarrilaren 10era.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus