21-09-2016
Badator Dantzaldi Ibiltaria 2016-17

Kaixo dantzazale! Opor luzeen ostean, badator Dantzaldi Ibiltaria 2016-17! Ikasturte honetan ere, zurekin dantza partekatzen jarraitu nahi dugulako, herriz-herri martxan jarriko ditugu asteroko ikastaroak:

-Astelehenetan, -BILBON, Bizkaia Aretoan.
                             -GALDAKAON, Urretako eskoletan.
                                   * Lehen eguna: urriak 3 astelehena


-Astearteetan,   -DURANGON, Plateruena Kafe Antzokian
                                   *Lehen eguna: urriak 4 asteartea


-Asteazkenetan, -MARKINA-XEMEINEN, Lea Artibai Ikastetxean
                           -BERASTEGIN, udaletxean
                              *Lehen eguna: urriak 5 asteazkena


-Ostegunetan,   -DONOSTIAN, Victoria Eugenia Antzokian
                         -GERNIKA-LUMON, San Fidel Ikastolan
                              *Lehen Eguna: urriak 6 osteguna

https://www.youtube.com/watch?v=LdI0W1Cmusg


Orain arte bezala, ordutegiak berdin jarraituko du: oinarrizko ikastaroa, 18:00-19:30;  dantzagunea, 19:30-21:00.
Gogoratu, urria, dohainik izango dela, beraz, zatozte lasai dantzagelara froga egitera. Animatu, aita, ama, seme-alabak, anai-arrebak, aiton-amonak, auzokoak eta lagunak, denontzako izango dugu lekua!



Izena emateko, AIKO Taldeko web orrialdean, ikastaroen atalean azaltzen den formularioa bete behar da. Ordainketa egiteko, Kutxabanken honako kontuan  2095 0233 10 9109943783 diru sarrera eginez.

Bilbo, Donostia, Galdakao, Markina-Xemein, Gernika-Lumo, Durango  160€


http://aikotaldea.eus/dantzaldi-ibiltaria.php?idioma=eu


*Ordainketa egiteko pare bat ohartxo kontutan hartzekoak:

-Kontzeptuan, argi adierazi mesedez, ikaslearen izen-abizenak + ikastaroa egingo duzun herria + oinarrizkoa / dantzagunea.



Dantzagelan ikusiko dugu elkar!

AIKO Taldea



+info:   http://www.aikotaldea.eus/

            https://www.facebook.com/aikotaldea/?fref=ts

            bulegoa@aikotaldea.eus

            tel. 634 42 35 39




AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus