30-10-2016
Aiko News: Dantzategia Zumarragan: dantza jauziak ulertzen

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, inguruetako dantza maisu onenekin ikasteko aukera izan dugu. Dakigun guztia konpartitzen saiatu gara, beraz, esan daiteke, gurekin dantza bidaide zaretenok, jakin beharreko "guztia" jaso duzuela jota, jauzi edo mutildantzen inguruan adibidez. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea... eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Jaso duguna barneratzeko, "dakiguna ikasteko" aukera izan dezagun, DANTZATEGIAK martxan jartzea pentsatu dugu. Hau da "dakizkigun" eta ez dakizkigun gai hoiek lantzeko ikastaroak. Noiz behinka DANTZATEGI bat eskainiko dugu, elkartu eta dantzan eginez elkarrekin ikasteko.

Dantzategia: dantza jauziak ulertzen

Azaroak 12, larunbata

Zumarragako kultur etxean

17:00-18:30 lehen saioa

18:30-19:00 atsedenaldia

19:00-20:00 bigarren saioa 

Izen ematea: 20€ aretoaren sarreran ordaintzeko + email bat igorri izen abizenak eta telefono mugikorra emanez bulegoa@aikotaldea.eus helbidera.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus