05-11-2016
ETB: 'Bandtzaldia' ikuskizuna, 21:45ean, 'Oholtzan' saioan

Bilboko Musika Banda eta AIKO Taldea protagonista dituen Bandtzaldia ikuskizuna eskainiko du ETB1ek, gaur, 21:45ean, 'Oholtzan' saioaren barruan. Ekainean Bilboko Azkuna Zentroan grabatutako emanaldia Ilaski Serranok aurkeztuko du.

Bilboko Musika Bandako eta AIKO Taldeko musikariak (50 lagun baino gehiago) batera arituko dira, musika bandako zuzendari den Pascual Vilaplanaren gidaritzapean. Sabin Bikandik idatzi eta Joserra Gutierrezek moldatutako euskal musika joko dute. Dantzarako gonbita luzatuko diete ikusleei agertokira aterako diren AIKO Taldeko dantzariek.

BIDEOA

http://www.eitb.eus/eu/telebista/bideoak/osoa/4474449/bideoa-bandtzaldia-ikustaldia-larunbatean-oholtzan-saioan/

 Programa osoa, hemen:

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/oholtzan/4104533824001/119793/bandtzaldia/

 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus