21-12-2016
Aiko news: Dantzategiak Bilbon: mutildantza, hasmenta eta segida

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, inguruetako dantza maisu onenekin ikasteko aukera izan dugu. Dakigun guztia konpartitzen saiatu gara, beraz, esan daiteke, gurekin dantza bidaide zaretenok, jakin beharreko "guztia" jaso duzuela jota, jauzi edo mutildantzen inguruan adibidez. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea... eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Jaso duguna barneratzeko, "dakiguna ikasteko" aukera izan dezagun, DANTZATEGIAK martxan jartzea pentsatu dugu. Hau da "dakizkigun" eta ez dakizkigun gai hoiek lantzeko ikastaroak. Noiz behinka DANTZATEGI bat eskainiko dugu, elkartu eta dantzan eginez elkarrekin ikasteko.

Oraingoan, egun berean DANTZATEGI bi eskeintzera gatoz mutildantzen inguruan, hasmentakoa edo oinarrizkoa goizez eta segida edo hobekuntza arratsaldez, nahi duenak ikastaro biak egin ditzan.

  • Dantzategia I: mutil dantzak hasmenta
  • Dantza maisua: Josu Garate
  • Urtarrilak 14, larunbata
  • Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3, Bilbo
  • 11:00-14:00
  • Izen ematea: 20€ aretoaren sarreran ordaintzeko + email bat igorri egin nahi den ikastaroa zehaztuz + izen abizenak eta telefono mugikorra emanez bulegoa@aikotaldea.eus helbidera.

 

  • Dantzategia II: mutil dantzak segida
  • Dantza maisua: Patxi Laborda
  • Urtarrilak 14, larunbata
  • Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3, Bilbo
  • 17:00-20:00
  • Izen ematea: 20€ aretoaren sarreran ordaintzeko + email bat igorri egin nahi den ikastaroa zehaztuz + izen abizenak eta telefono mugikorra emanez bulegoa@aikotaldea.eus helbidera.

 

 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus