24-05-2017
Aiko news: Eta azkenean Bermeora goaz!

DANTZARI - DANTZAZALE EGUNA BERMEON / EKAINAK, 17 LARUNBATA

Beste ikasturte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera… Eta ikasturtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe. Eta horrrela, egin dugu urte batez Durangon, bestean Urkiolan, Urbian… eta oraingoan kostaldera goaz… azkenean Bermeora! Berton, itsasora begira, eguerdi aldean kalez kale dantzan egin, Kafe Antzokian bazkaldu, kantatu eta batez ere DANTZAN! Ah! Eta ez zaigu Aiko denda faltako kamiseta berriren bat edo erosteko!

 

DANTZARI EGUNA / BAZKARI-DANTZALDIA BERMEON

13:00 Sokadantza Goiko Plazan eta jarraian kalejira-poteo-dantzaldia.
14:30 Txakoli gonbitea Bermeoko Kafe Antzokian
15:00 Bazkaria 
17:00 Dantzaldi-erromeria Aiko taldearekin 
20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.
22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.

 

BAZKARIA Bermeoko Kafe Antzokian:

20€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

BBK 2095 0233 10 9109943783

 

PLAZA MUGATUAK!

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus