28-09-2017
Aiko news: Dantzaldi Ibiltaria: geure dantza geureganatzen

Beste ikasturte bat dantza , musika eta kantua elkarrekin partekatzeko, dantzatzeko eta ondo pasatzeko. Denok dakigu dantzan eta kantuan, gure gorputzak badaki musikarekin bat egiten… hori bai, inguruko lagunekin bat egiteko, amankomuneko hizkuntza landu behar dugu, bertoko dantzakera, eta hortarako hemen dugu AIKO taldearen Dantzaldi Ibiltaria.

Astero lagun artean izerdialdi bat botatzeko, musika gorputz osoarekin entzuteko, elkarrekin parre egiteko, puntapio barri bat ikasteko, Benitoren Maria Solt kantatzeko, klase aurretik lagunekin kafe bat hartzeko edo bukatzean garagardo bat, anakrusa ditxosoak ulertzeko, ateratzen ez zaigun mazurkaren aldaera hori lantzeko, Lapurtar Motxak buruz ikasteko, gustatzen zaizun Leonard Cohenen balsa begiak itxita dantzatzeko… DANTZALDI IBILTARIA

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus