19-09-2017
Aiko news: Kantu-txokoa Bilboko Campos Antzokian astelehenetan

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi, kantuz igortzen ditut nik penak ihesi...

Aurten Kantu-txokoaren hirugarren urtea dugu Dantzaldi Ibiltarian, eta bertan, Bidasoaren bi aldeetako doinu zaharrak zein berriak ikasi eta kantatuko ditugu. Nahi baduzu kantuz gozatu eta bihotzaren taupaden erritmoa sentitu, zatoz zeu ere!

Aiko taldean, aspaldi konturatu ginen gure eskoletan dantzan ikasteko, musika barneratzeko, kantatzea ezin bestekoa dela. Eta horrela, 2015-16 ikasturtean, dantza-kantu ikastaroa martxan jarri genuen Bilbon, eta momentuz hor jarraitzen dugu tradiziozko kantuzaleentzat gune bat sortu nahiean, gure Kantu-txokoa. Talde bitan lan egiteko asmoa dugu, lehena, 18:30-19:30 ordutegian, ikasleak nahi izan ezkero, jarraian Dantzagunera dantzan joateko (19:30-21:00); eta bigarren talde bat 19:30-20:30, Oinarrizko dantza ikastaroa egin ondoren (18:00-19:30) kantuan aritzeko asmoa dutenentzat. Dena astelehenetan Teatro Campos Antzokian.

Kantu-txokoa

Irakaslea: Itsaso Arrieta

Astelehenero Teatro Campos Antzokian ordutegi bitan:

18:30-19:30

19:30-20:30

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus