08-11-2017
Aiko news: Muga gainetik dantzan

Lehen urratsetik mugak gainditzeko dantzan gabiltza Aikotarrok, mapa politikoak ezartzen dizkiguten barrikadak hausten, dantza, kantua eta kultura ulertzeko modu herrikoi baten alde lanean, guztiok ditugun muga guzti hoien gainetik dantzan aske egin nahiean... Eta hortaz gozatzeko dantzazale lagun koadrilla bat elkartu behar dugu aurton Durangoko kaleetan zehar eta ondoren Plateruenan, dantza, kantu, musika, parranda eta aparteko lagun arteko egun ederra partekatuz.

Gure aspaldiko lagunak datozkigu Jarauta 69 txaranga, Kiki Borda eta bere taldekideak, Bizkaiko Gaiteroak, Bixente Martinez, etxekoak, noski, Aiko taldeko eta batez ere dantzari dantzaleak!! Dantzaririk gabe dantzarik ez!!

 

MUGA GAINETIK DANTZAN ABENDUAK, 16 DURANGO

13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean (Durangoko eleiza nagusia, arkupe handia duena)

13:30 Kalejira-kantaldia-poteo-dantzaldia.

14:30 Aiko txakoli gonbitea Plateruenan

15:00 Bazkaria

16:30 Dantzaldi-kantaldi-erromeria:

            Jarauta 69

            Kiki Borda taldea

            Bizkaiko Gaiteroak

            Bixente Martinez

            Aiko taldea

22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.

*OHARRA: ordutegiak "pokomasomenososekoak" dira

BAZKARIA PLATERUENA KAFE ANTZOKIAN:

Ticketak salgai Plateruena tabernan bertan edo

25€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

ES96 2095 0233 1091 0905 7781

 

 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus