31-01-2018
Aiko news: Dantza mokauak, dantza asteburua Areatzan

dantza

mokauak

Areatzan, martxoak 3 eta 4

Irakasleak: Katalin Zarate, Anartz Ormaza, Patxi Laborda, Sabin Bikandi

EDUKIAK

*Dantza jauziak antrexataka

Sarritan ikusten ditugu Luzaideko bolantak dantza jauziak antrexataka dantzan jauzika edo urratsian egin beharrean... nola egiten duten? Hemen dugu aukera sistema hori ulertu eta ikasteko...

*Biko dantzak

Jota, fandangoa, orripekoa edo lehenengoarekin gabiltza gehienetan eta bigarrenari ez diogu aukera larregi ematen... tailer honetan bikoei helduko diegu bete betean (porrua, polka, txotisa, zortzikoak...)

*Baltseoarekin oporretan: hotelean edo karabanan

Oporretan goazela, batzuk hotel handi batera joan, "todo incluido" eskumuturrekoa jarri eta berton lasai-lasai egiten dugu oporraldi osoa. Beste batzuk aldiz, karabana hartu eta eten gabe toki batetik bestera gabiltza. Baltseoan ere, aukera ezberdinak ditugu, beti bat, inguru baten lasai ibiltzekoa, edo, "txango" eta ibilbide ezberdinak ezagutzen abiatzea. "AIKO bidaiak"en eskutik ezagutu ditzagun baltseoan egiteko paraje ezberdinak...

*Muxikoak dantzan

Askorentzat, dantza jauzi edo muxikoak, mugimenduen bateria bat da batez ere, taldearekin batera egiten diren joan etorri batzuk. Tailer honetan muxikoen "dantza" ulertu, ikasi eta lantzeko hainbat proposamen egitera gatozkizue.

*Axuri beltza - Jaurrieta

1969. urtean Juanan Urbeltz eta Marian Arregik Jaurrietako abesti baten oinarriturik "Axuri beltza" estreinatu zuten Victoria Eugenia antzokian. Dagoeneko dantza zabaldu eta herrikoitu dela esan dezakegu. Tailer honetan ikasteko aukera dugu.

*Arratiako jotaren oinarrizko apaindurak

Areatzan, Arratian egongo gara, eta berton egon ezkero, Arratiako jotari aipamen bat egin gabe ezin utzi. "Harahonako" eta "dobleu" arruntean erabiltzeko oinarrizko apaindurak azaldu, landu eta ulertzeko saiakera bat.

EGITARAUA

Martxoak 3, larunbata

-16:00 harrera hotelean

-17:00 ikastaro hasiera udaletxean

-20:30 afaltzera

-afalondoan bigiria udaletxean (dantzaldia)

Martxoak 4, igandea

-10:00 ikastaro hasiera udaletxean

-13:00 ikastaroen agurra

-14:00 bazkaria Hotel Balneario Areatzan

IKASTAROA 50€

HOTELA 48€ (larunbateko afaria, loa, igandeko gosaria eta bazkaria + SPA txango bat)

 

Ikastaroan izena emateko sartu 50€ ikaslearen izen abizenak argi adieraziz, BBK-ko honako kontura:

ES85 2095 0233 10 9109943783 (titularra Aiko Kultur Elkartea)

 

Eta hotelean izena emateko, deitu bertora:

HOTEL BALNEARIO AREATZA

Askatasuna, 50 bis 48143 Areatza España

Reservas:(+34) 946 57 27 05

Fax: 946 57 53 81

http://www.hotelbalnearioareatza.com

 

aikotarrekin dantza dastatu, ikasi eta gozatzeko asteburua

martxoak 3&4 areatzan

info+: www.aikotaldea.eus

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus