05-11-2018
Aiko news: Dantzari dantzazale eguna Durangon, abenduaren 15ean

Beste urte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera. Eta urtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe. Eta horrrela, hemen datorkigu gabon inguruko dantzari dantzazale eguna, gure eguna, dantzariak garelako eta dantzazaleak batez ere. Eta egun berezia denez, abenduaren 15ean beraien "Bizkaitik mundura" CD berria ere aurkeztuko digute Bizkaiko Gaiteroak lagun mordoz inguraturik.

Eta plana, ba... betikoa edo... Berton, eguerdi aldean kalez kale dantzan egin, Plateruena Kafe Antzokian bazkaldu, kantatu eta batez ere DANTZAN!

Hori bai, nobedadea, MUTILDANTZAK CD berria prezio berezian erosteko aukera izango dugula AIKO dendan ohizko kamiseta, abarketa, txapel, abaniko etabarrekin batera.

Eta beste nobedade bat, Galiziako Sergio lagunak albariñoa ekarri digu aldatzeko, bera Galiziako "txakolina" izango dugu bazkaldu aurreko gonbitean!

DANTZARI EGUNA / BAZKARI-DANTZALDIA DURANGON

13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean eta jarraian kalejira-kantaldia-poteo-dantzaldia.

14:30 AIKO albariño gonbitea Plateruena Kafe Antzokian

15:00 Bazkaria (*)

17:00 Dantzaldi-erromeria:

"Bizkaitik mundura" CD berriaren aurkezpena Bizkaiko Gaiteroekin

AIKO Taldea

20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.

22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.

 

(*) BAZKARIA PLATERUENA KAFE ANTZOKIAN:

Ticketak salgai Plateruena tabernan bertan edo 30€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

2095 0233 10 9109943783

PLAZA MUGATUAK!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus