14-12-2013
Gabonetako dantza-bazkaria eta CD berriaren aurkezpena

Abenduaren 14an, larunbata, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Beste urte bat ere eman dugu jota, arrimateko, jauzi etabarren inguruan eta 2013ko gabonetako eta urte amaierako bazkaria egiteko sasoia heldu da euri ta freskura artean: datorren abenduaren 14an egingo dugu, zapatatuz, Durangoko Plateruenan, elkarrekin bazkaldu, dantzatu eta ondo pasatzeko asmoz. Eta gabonetako opari moduan, egun horretan ere, SOKEN DANTZA CD berria aurkeztuko dugu, etxekoentzat prezio berezi batean eskeiniz.

 
13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean (Durangoko eleiza nagusia, arkupe handia duena) eta jarraian kalejira-poteo-dantzaldia.

14:00 Txakoli gonbitea Plateruenan

14:30 Bazkaria   

17:00 Dantzaldi-erromeria Aiko taldearekin

20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.

22:00 Akaberea “Mi carro”rekin. 

Apuntatzeko: izen-abizenak emanez, 20 EUR sartu Kutxabank-eko honako kontuan  
2095-0233-11-9111124111

Gogoratu, plaza mugatuak direla, beraz ez utzi azken ordurako izena ematea…

Ordutegiak, dakizuenez, pokomasomenosekoak dira.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus