27-11-2013
Aikorekin dantza tailerra Unibertsitatean

Euskararen erabilera sustatzeko ekitaldi desberdinak antolatuko dira Bizkaiko Campusean abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, euskarari protagonismo berezia emateko asmoz. Horrela, bada, dantza-tailer honetan parte hartzeko proposamena luzatzen dizugu, tailerra irekia eta dohainik izango da Unibertsitateko edozein kiderentzat. Leioako Campuseko Liburutegi Nagusiaren, 1. solairuan, izango da 12:30ean, Sabin Bikandi eta Larraitz Artetxeren eskutik, AIKO Taldeko kideak. AIKO zaletasun bera duten musikariak eta dantza-irakasleak biltzen dituen kultur taldea da: ‘musika jotzea eta dantzatzea modu naturalean, erlaxatuan eta dibertigarrian egitea’, eta zaletasun hori ahal den pertsona gehienei helaraztea du helburu. 

Zatoz dantzara! Jota, Porrua, Jauziak, Balsa, Pasodoblea, Txotisa, Mazurka, Polka...

AIKO, zure dantza bidaidea. Badago dantzatzeko beste modu bat! @kulturbasque #mundiala

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus