06-08-2019
Aiko news: Abuztuan dantzan Aikorekin

AIKO Taldeak, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena sustatzen duen musikari eta dantza maisu kolektiboak, herrietako jaien inguruan zentratuko du bere jarduera abuztuan. Zaratamok eta Bilbok jasoko dituzte taldearen proposamenak, dantza eginez gozatzeko, San Lorentzo jaiak eta Aste Nagusia direla eta, hurrenez hurren.   

 

San Lorentzo Euskal Herriko udako ospakizun tradizionaletako bat da, eta Zaratamoko jai hitzordu nagusia markatzen du, besteak beste. Egitarauaren barruan, AIKO Taldea datorren igandean, abuztuaren 11n, arituko da, 19:30etik aurrera herriko plazan egingo den erromeriaren protagonista gisa. Aurretik, eta dantza tradizionalari dagokionez praktika faltan dauden guztiak “puntuan jartzeko” asmoz, taldeak tailer bat antolatu du, sarrera librearekin, Elexaldeko eskola zaharretan, ostegun honetan, abuztuaren 8an, 18:00etatik aurrera. Ekimena, dantza munduan hasteko, murgiltzeko edo euren ezagutzak eguneratzeko gogoa duten zaratamoztarrei eta inguruko herrietako guztiei zabalik egongo da.

 

AIKO Taldeko bigarren jai hitzordua Bilbon izango da, Aste Nagusian. Lehenengo, dantzapoteoa, taldea Bilboko Aste Nagusiaren azken edizioetan errepikatzen ari den jarduera. Txakurraren kaletik abiatuta egingo da, asteartean, abuztuaren 20an, 13:00etatik aurrera. Tabernan aperitiboa hartzeko plazerrari, oraingo honetan abesteko eta pasodobleak, jotak, baltsak, porruak, jauziak… edo dena delakoa dantzatzeko gogoa gehituko zaio. Beti ere bat-batekotasunez, pausoak egiteko orduan dibertsioa eta gozamena ortodoxiaren aurretik jarriz.

 

Eta Aste Nagusiko jai egitarauaren barruan, AIKO Taldeak beste hitzordu bat du dantza tradizionalaren zaleekin. Ostiralean, abuztuaren 23an, izango da, 20:00etatik aurrera, Plaza Biribilean, jaietan dantza egiteko leku zabalagoa. AIKO Taldeak erromeria eskainiko du, ohiko formatuan, musikariak eta dantza maisua plazan, dantzaldia zuzentzeko.

 

DANTZA TAILERRA

Abuztuak, 8 osteguna

18:00 ZARATAMOKO ESKOLA ZAHARRETAN

 

DANTZALDI ERROMERIA-SAN LORENTZO JAIAK

Abuztuak, 11 igandea

19:30 ZARATAMOKO HERRIKO PLAZAN

 

DANTZAPOTEOA – BILBOKO ASTE NAGUSIA

abuztuak, 20 asteartea

13:00 Bilbo (Calle del Perro)

 

DANTZALDI ERROMERIA – BILBOKO ASTE NAGUSIA

abuztuak, 23 ostirala

20:00  Plaza Biribila

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus