18-01-2020
1+1=2 BIKO DANTZAK Dantza Asteburua Urduñan 2020/03/28-29

Gizakiak gorputza musikarekin batera mugitzen duenean sortzen da dantza. Banakakoak egiten duen ekimena da dantza, baina era berean, gizartean bizi garen neurrian, inguruarekin ere lotzen gaitu dantzak eta banaka ez ezik, batzutan taldean egiten dugu eta beste batzuetan bikoteka (1+1=2). Bikote dantzetan lagun biren arteko komunikazioa, harremana, jolasa, dema… agertzen dira dantzan ari garela, eta martxoaren 28 eta 29an Urduñan ospatu behar dugun Dantza Asteburuan horri ekingo diogu: biko dantzei (edo bikote dantzei edo…).

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, dakigun guztia konpartitzen saiatzen gara, beraz, zuetariko askok, urteak joan eta etorri, jakin beharreko "guztia" jaso duzue gure ikastaldietan. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea... eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Jaso duguna barneratzeko, "dakiguna ikasteko" eta ez dakiguna “aurkitzeko”, Urduñan elkartzeko proposamenarekin gatoz, balsa, mazurka, pasodoblea, boleroa, txotisa, polka etabarrekin asteburua dantzan gozatzeko asmoz.

Dantza eskolak Hotel Balneario Orduña Plaza bertan burutuko ditugu eraikinak 3. solairuan duen dantza areto zoragarrian. Nahi duenak ere, ohizkoa denez, aukera izango du hotelean bertan afaldu, lo egin, gozaldu eta bazkaltzeko (balnearioan 60 minutuko zirkuitu termala ere barne) 75 euroren truke gela bikoitzean. Ikastaroaren prezioa, aldiz, ohizkoa, 50€.

MARTXOAK 28 larunbata

17:00-18:30 Ikastaroaren hasiera Hotel Balneario Orduña Plazan, 3. solairuan.

18:30-19:00 Atsedenaldia

19:00-20:30 Berriz ikastera

21:00 afaria

23:00 DANTZALDI-ERROMERIA

MARTXOAK 29 igandea

10:00-11:30 Ikastera

11:30-12:00 Jolastokira

12:00-13:30 Berriz lanera

14:30 bazkaria

*Ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezala.

IKASTAROAN IZENA EMATEKO

1-aiko@aikotaldea.eus helbidera email bat agindu 1+1=2 BIKO DANTZAK ikastaroan parte hartu nahi duzula esanez eta zure izen-abizenak eta mugikorraren zenbakia.

 2-zure izen abizenak adieraziz, 50 € sartu Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

ES85 2095 0233 10 910994 3783

GOGORATU: PLAZA MUGATUAK!

 

HOTEL BALNEARIO ORDUÑA PLAZA

Paseo de los Fueros, 15, 48460 Orduña, Vizcaya

Ohizkoa denez, Hotel Balneareio Orduña Plazak, eskeintza berezi bat prestatu digu ikastaroan parte hartzen dutenentzako:

-Gela bikoitzean, larunbateko afaria, lo egitea, igandeko gosaria eta bazkaria 75€  lagun bakoitzeko, balnearioan 60 minutuko zirkuitu termala barne.

Ikastaroa AIKO taldeak kudeatzen du baina hotelarena zuzenean Hotel Balneario Orduña Plazak darama, horrela ba, informazio gehiago eta hotelean erreserba egiteko bertora deitu, eta AIKO taldearen ikastaroko eskeintza nahi duzuela komentatu:

Tel: 945 56 90 38

http://www.hotelordunaplaza.com

URDUÑARI BURUZ:

https://www.google.com/maps/place/orduna

https://es.wikipedia.org/wiki/Ordu%C3%B1a

PLAZA MUGATUAK, GOGORATU!

 

Dantza maisuak

Patxi Laborda Larrea (Iruñea 1967)

Sabin Bikandi Belandia (Galdakao 1965)

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus