10-06-2021
Borda de Juan Ramón (Aísa) dantza tailerra eta bazkaria. Uztailak 24

Uztailak 24

Dantza tailerraren ondoren bazkaria

PLAZA MUGATUAK (azkar ibili...)

Uztailaren 14a izango da bazkarian izena emateko azken eguna.

Borda de Juan Ramón

22860 Aisa, Huesca

https://goo.gl/maps/b78rMTuJnJh5Ys668

http://www.bordajuanramon.es

Mendiak izan dira beti haranen arteko biderik laburrena, elkargune bat, ospakizun komunerako, festarako, erromeriarako eta dantzarako gune bat. Gure kultura partekatu dugun eta oraindik ere partekatzen dugun sozializazio-espazio nagusia. Eta horrela egiten jarraitzen dugu AIKO Taldea eta Grupo Folkloriko Alto Aragoneko lagunok, elkartzen garen bakoitzean elkarrekin ikasi eta gozatzen baitugu, eta elkarrekin ere bai, kultura komun bat partekatzen dugula deskubritzen baitugu: Pirinioetako kultura.

Horregatik antolatu dugu dantza tailer hau Zaragozako Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan eta barriz doan: https://cursosextraordinarios.unizar.es/curso/2021/Taller-de-danza

Uztailaren 23an Jacan izango gara eta uztailaren 24an, larunbata, 11:00etan elkartuko gara Juan Ramon Bordan, Aisan (Huesca), dantzatzeko eta, ondoren, interesatzen bazaizu, gurekin bazkaltzera gera zaitezke. Bazkariak 20 euro balio du eta izen-ematea eta ordainketa aikoeskolako orrialde honetan egin behar da:

https://aikoeskola.eus/eventos/?lang=es 

Menua

Hasteko erdira partekatzeko:

   Entsaladak
   "Migas"
   Indabak edo babarrunak
   Bigarrena aukeratzeko (dena txingarretan egina eta patata frijituekin):

Arkume-saiheskiak

   Untxia
   Longaniza
   Olagarroa

Postrea aukeratzeko:

   Mamia
   Arroza esnearekin
   Natillak
   Gazta-tarta
   Fruta

Por zierto, plaza mugatuak dira, beraz ez utzi izen ematea azken egunerako (uztailak 14)

Animoooo, bertan elkartuko gara Aspe mendiaren magalean dantzan!

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus