26-01-2014
'Dantzazaleak' erakusketa Galdakaon

Badago dantzatzeko beste modu bat, naturalagoa, lasaiagoa eta dibertigarriagoa.

Doinu bat entzutean berez oinak mugitzen ditugunean, kulunka egiten dugunean, edo hatzamarren puntekin erritmoa markatzen dugunean, musika sentitzen ari gara eta dantzari ateak irekita.

DANTZALDI IBILTARIA dantza zaletasuna da eta dantzarako musika jo eta sortzeko gozamena. Musika jo, dantzatu, partekatu eta irakatsi. Iñaki Andresen argazkiek AIKO Taldearen eta dantzari eta dantzazaleen arteko harremana islatzen dute.

AIKOREN DANTZALDI IBILTARIA IÑAKI ANDRESEN ARGAZKIETAN
urtarrilak 27-otsailak 7
astelehenetik ostiralera 17:30-20:30
Torrezabal Kultur Etxean

ARGAZKI ERREPIKATUAREN LEHIAKETA
Torrezabalko Kultur Etxean ikusgai dagoen "Dantzazaleak" argazki erakusketan, argazki bat dago errepikatuta. Errepikatutako argazkiaren argazkia <aiko@aikotaldea.com> helbidera agintzen dutenen artean Soken Dantza CD berriaren 5 ale zozketatuko ditugu.
Animatu zaitezte!

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus