02-09-2013
Dantza asteburuak hiruhilero Aikorekin

Ikastaro, tailer eta erromeriez gain, ikasturte honetan berrikuntza bat dugu AIKOtarrok gure jarduera programan: Dantza Asteburuak, hiruhilero herri ezberdin batean antolatuko dugun eta protagonista nagusia dantza izango den  asteburu bat. Lehenengoa azaroaren 9 eta 10ean izango da Zarautzen  eta datorren urteko otsailean eta maiatzen izango dira hurrengo biak aurrerago zehaztuko ditugun herrietan.

“Dantzaldi weekend” horien asmoa argia da: estilo tradizionalean dantzan ibiltzearen ariketa osasungarria egin nahi duten pertsona guztiak biltzea larunbateko arratsalde-gauan eta igande goizean. Parte-hartzaileek aukera izango dute antolatuko ditugun ikastaro, tailer, hitzaldi eta dantzaldietara joateko; horietan, AIKO-ko dantza eta musika maisuez gain, abagune bakoitzerako gonbidatuko ditugun espezialista ezberdinek ere hartuko dute parte.

Zarautzen antolatu dugun lehen Dantza Asteburuaren prezioa 50 euro da parte hartu nahi duten pertsona guztientzat; eta bertoko aterpetxean afaldu, lo egin, gozaldu eta bazkaldu nahi duenak beste 40 euro ordainduu beharko ditu. Hau da, parte hartzea soilik 50 euro, eta parte hartzea + jana eta loa 90 euro.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus