08-02-2014
Dantzazaleak Arratian

"Dantzazaleak" argazki erakusketa, Arratian daukagu ikusgai Areatzako Hotel Balnearioan. Iñaki Andresek modu egokian jaso du elkarrekin egiten dugun ibilbidea: irriparrea, gozamena, harremana, mugimendua, dantza, musika, giroa... Dantzarien eta dantza ikuskizunen hainbat argazki ikusi izan ditugu, baina agian, lehen aldiz dugu, gure moduko dantzariak, dantzari dantzazaleak, hain modu egokian iruditan ikusteko aukera. Dantzazaletasuna argazkitan harrapatzea lortu du Iñaki Andresek.

Erdu Areatzara kuku bat egitera!

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus