30-05-2014
Dantza Maratoia eta Dantzari Dantzazale Eguna

Berriz ere hemen gaude beste ikasturte zoriontsu baten amaiera elkarrekin ospatzeko gogoz. Dantza maratoia egin behar dugu (beti bezala...) eta bide batez "Dantzari dantzazale eguna" ospatu (gure eguna…). Hemen egitaraua (badakizue ordutegiak pokomasomenosekoak direla):

DANTZA MARATOIA
UDAKO BAZKARI ERROMERIA
DANTZARI DANTZAZALE EGUNA
Ekainak 14
Durango
Plateruena Kafe Antzokia

13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean (Durangoko eleiza nagusia, arkupe handia duena) eta jarraian kalejira-poteo-dantzaldia.
14:30 Txakoli gonbitea Plateruenan
15:00 Bazkaria 
17:00 Dantzaldi-erromeria Aiko taldearekin 
20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.
22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.

PLAZA MUGATUAK

BAZKARIRAKO TXARTELAK 20€ PLATERUENAN

Edo, 20€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

2095-0233-10-9109943783

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus