16-06-2014
Club Vasco de Camping elkartearekin Urbiara dantzan!: Urbiara dantzan!

Mendizale, ibiltari, dantzari edo/eta dantzale txit agurgarria:

Mendia, txangoa, ibiltaria, erromesa, erromeria, dantza, dantzaldiak, mendizalea, dantzazalea... Mendia eta erromeria... Aspalditik, Euskal Herrian mendiak elkargune izan dira, berezko komunikabidea gehienetan, amankomuneko mugatoki, eta sarritan guzti horrekin batera, leku magiko eta sakratu ere. Eta inguru horretan, elkar ezagutzeko, elkarrekin harremanak egiteko, elkarrekin herri bat garela sentitzeko ere (batez ere sasoi ilunetan), dantzan egin dugu. Mendi inguruko erromeriak (benetako erromeriak esango lukete askok) aparteko giroa dute: ibilaldia, paraje ikusgarriak, joaterakoan ilusioa, lagun arteko parranda giroa, dantza, musika, bueltako nekea eta kontakizunak...

Guk ere, mendiak maite ditugularik, eta mendizaletasuna gure herriko kulturaren parte inportante bat delako, Urbiako landetan erromeria berezi bat antolatzera gatozkizue ekainaren 22an (eguraldi txarra balego 29an). Eta porsiakaso gutariko norbait dantza kontuetan erdoildu samar balego, Aiko taldekoekin batera, dantza tailerra (ITV-a pasatzeko) eta erromeria antolatu behar dugu:

-12:00-14:00 dantza tailerra hutsetik dantzan hasteko, "nivel cero patatero", mendizale ororentzat, oinez egiteko gai den edonorentzat. Guztiok barnean dugun dantzariari ateak zabaltzeko aukera paregabea. Eta gero bokata, zahatoa, tartera, babarrunak... depositoa betetzeko tartea. Eta ondoren...

-15:30-17:00 erromeria, dantzan egiteko, tailerrean ikasitakoa eta etxetik ekarritakoarekin, elkarrekin tarte on bat pasatzeko. 

Gure aiton-amonak, gehienetan, ez zuten ulertzen mendizaletasun hutsa:

-Mendira zoazte?

-Bai.

-Tontorrera?

-Bai.

-Zertara? Han ez dago ezer eta! 

-Ibiltzera.

-Besterik gabe?

  

Oraingoan, zerbait inportantea dugu Urbiako landetan egiteko: elkarrekin dantzan!

Info gehiago:

http://www.vascodecamping.org/index.php?option=com_content&view=article&id=707%3Aekainak-22-junio-mendi-erromeria&catid=39%3Aactividades&Itemid=330&lang=es

http://www.vascodecamping.org

CLUB VASCO DE CAMPING

Calle Prim nº 35

20006, San Sebastián (Gipuzkoa, Spain)

Apartado postal 229

Código postal 20080

Telefono / Fax: (+34) 943 27 18 66

cvc@vascodecamping.org

Horario oficina: Lunes a viernes de 16:30 a 20:30

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus