11-09-2014
Dantzazaleak erakusketa Lizarran

“DANTZAZALEAK” argazki erakusketa izango da erakusgai irailaren 1Oetik 30era bitartean Estella-Lizarrako Fray Diego kultur etxean. Iñaki Andres argazkilariak egindako irudien bilduma honekin AIKO taldeak omendu egin nahi ditu gaurdaino gure ikastaroetan parte hartu duten dantzari eta dantzazale guztiak.

Gure DANTZALDI IBILTARIA-n parte hartzen duten irakasle eta ikasleen gogoan eta dedikazioan jarri du arreta Iñaki Andresek eta bere argazki-makinarekin gure taldearen filosofia atzitzea lortu du:  modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea.

Honela, argazki erakusketa dantzarako gonbite ere bihurtzen da plazan dantzan egitearen erritu soziala berreskuratu nahi dutenentzat, lotsa albo batera utzi eta musika tradizionalaren erritmora jendaurrean “askatzeko” bultzadatxo bat behar dutenentzat.  

Bilbo, Donostia, Sopela, Markina-Xemeinen, Areatzan, Gernikan, Galdakaon... izan den erakusketen ostean, "Dantzazaleak" argazki erakusketa ikusgai jarriko da Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean irailaren 1Oetik 30era. 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus