27-12-2014
Kulunkaz: Lehen urratsak dantzan emateko tailerra

Abenduaren 27an, larunbata, hitzordua genuen, Bilbon, Kulturbasque UPV/EHU-ko Bizkaia Aretoan.

Goizeko 11etarako  prest zeuden dantza-kide berriak dantza-gelarako atari aurrean: bat, amonaren besoetatik adi-adi ingurukoei begira; beste bat, aitari eskutik tiraka barrura sartzeko bultza eginez;  batzuk, euren sehasketan, goxo-goxo etzanda gurasoek kulunkatzen zituzten bitartean, eta beste batzuk, euren laguntxoei eskutik helduta, jauzika, ondo pasatzeko irrika aurpegiz.

Famili-giroan, dantzan gozatzeko aukera izan zuten 0-6 urteko umeak Kulunkaz, lehen urratsak dantzan emateko tailerrean. Baita gozatu ere!

0-2 urteko umeak, gurasoen besoetan, sehaska kanten erritmoan kulunkatzen ziren bitartean, 3-6 urtekoek, eskotix,  pasodoble,  jota,  porru eta balsaren erritmoa markatzen zuten imitazio-jolasen bidez.

Ordu eta erdiko saioaren ostean, haurren aurpegietan nekea eta logalea nabariak ziren, baina pozik eta gustura bizitutako esperientziarekin.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus