25-01-2015
Aiko news: Jotalariak. Galizia

Ezin dugu disimulatu… AIKO taldean jota edo fandangoa maite dugu… eta gure jotazaletasuna gure ingurukoekin partekatzeko ahaleginak egiten ditugu aukera dugunean. Oraingoan, Jotalariak ekimena proposatu nahi dizuegu: tarteka marteka, larunbat arratsalde batean, inguruetako jotalariekin dantzatu, ikasteko eta batez ere, gozatzeko gune bat.

Urtarrilean, Asturiaseko Vezos Astures taldeko Raquel, Rosa, Cesar eta Jesusek ikastaro eder bat eskeini ziguten Jotalariak ekimena martxan jartzeko, bertako dantzak eta musika ederraz ondo pasatu eta dantzan (eta kantuan) gozatu genuen. Esperientzia bikaina. 

Otsailean, Galiziako Sergio Cobos datorkigu bere dantzakera partekatzera, erakustera, zabaltzera... Artista handia de Sergio, dantza maisu moduan eta musikari moduan ere. Hainbat taldetako dantzari eta dantza maisua izan da, eta musikari moduan, gauza bera, grabaketak eta emanaldiak eten gabe hor, han eta hemen. Gure aspaldiko laguna da eta plazer eta ohore bat da Bilbon aurkeztea.

Jota ikastaroa
NOIZ: otsailaren 7an, larunbata, 17:00-20:00 (beti bezala, pokomasomenos…)
NON: UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Iberdrola dorrearen aldamenean).
IZENA EMATEKO: 20€ sartu ikaslearen izen abizenak jarriz Kutxabanken honako kontu zenbakian:
2095 0233 10 9111124099
PLAZA MUGATUAK

Eta martxoaren 7an Salamankako jotalariak etorriko zaizkigu…

Gu denok ere, jotalariak garelako… A la jota matxin!!

bbk+kulturbasque+upv/ehu+aikotaldea

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus