25-01-2015
Aiko news: Asturiaseko jota garaikidea

Tranbia ezkerraldean, eraikin garaikideak eskuinaldean (41 solairu dituenik ere bada). Bizkaia Aretoa izenez ezagutzen den horretan sartu gara; leiho ederrak, areto txukunak, oso egokia dantza ikastaro bat antolatzeko. Hara ba! Asturiar laukote bat bertan, arbelean beraien herrialdearen nondik norakoak marraztuz. Arbelaren alboan, tresna "zaharrez" beteriko mahaia, kontso! Bikain! Panderetak, panderoa, tamaina ezberdinetako kriskitinak... Burua berriz gorantza altsata, han aurkitu ditugu kanpoan ikusitako eraikin garaikideak, 41 solairukoa alde batean, horma zuzenik ez duen museoa bestean.
Tradizioz bete dugu eraikin garaikidea, baina aldi berean garaikide bihurtu dugu tradizioa, ez bait gaude horma zuzenik ez duen museoko bitrinara begira, dantzan eta kantuan ari gara, hemen eta orain, gustoko dugulako, nahi dugulako, bizi dugulako!

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus