16-02-2015
Aiko News: Salamancako Jotalariak

Ezin dugu disimulatu… AIKO taldean jota edo fandangoa maite dugu… eta gure jotazaletasuna gure ingurukoekin partekatzeko ahaleginak egiten ditugu aukera dugunean. Oraingoan, Jotalariak ekimena proposatu nahi dizuegu: tarteka marteka, larunbat arratsalde batean, inguruetako jotalariekin dantzatu, ikasteko eta batez ere, gozatzeko gune bat.

Urtarrilean, Asturiaseko Vezos Astures taldeko Raquel, Rosa, Cesar eta Jesusek ikastaro eder bat eskeini ziguten Jotalariak ekimena martxan jartzeko, bertako dantzak eta musika ederraz ondo pasatu eta dantzan (eta kantuan) gozatu genuen. Esperientzia bikaina. Eta otsailean, Sergios Cobosekin, Galizia goitik bera jotan dantzatzen genuela ameztu genuen, maneo batekin amaitzeko... 

Martxoan, eta oraingo "Jotalariak" ekimena finitze aldera, Agustin Garcia danbolinteru eta dantza maisu handia datorkigu Contrarronda taldeko kideekin. Ezagutzen dugun danbolinteru finenetakoa da Agustin, eta bere lurraldeko ohitura, musika eta dantzetan maisu handia. Guk ere aspalditik maisutzat dugu, eta berau ezagutarazi eta partekatzera gatozkizue oraingoan ere. Baliapide pedagogiko nagusietariko bat lagunak direlako guretzat.


Jota ikastaroa
NOIZ: martxoaren 7an, larunbata, 17:00-20:00 (beti bezala, pokomasomenos…)
NON: UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Iberdrola dorrearen aldamenean).
IZENA EMATEKO: 20€ sartu ikaslearen izen abizenak jarriz Kutxabanken honako kontu zenbakian:
2095 0233 10 9111124099
PLAZA MUGATUAK

Eta "Jotalariak" hurrengo batean ere bueltatuko zaigu!

Gu denok ere, jotalariak garelako… A la jota matxin!!

bbk+kulturbasque+upv/ehu+aikotaldea

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus