03-03-2015
KULUNKAZ Haur kantu jokoen tailerra

KULUNKAZ

Zer landuko da? Euskal haur-kanta eta jolas kantatuak: laztantzekoak, atzamar-eskuekin egitekoak, kontatzekoak, kateatuak, logikaz jabetzeko eta memoria lantzekoak, pultsua eta erritmoa lantzekoak, psikomotrizitatea lantzekoak, … 

Ikastaroaren azalpena:

Haurra, jaioberria denetik, berezko potentzialarekin jaiotzen da. Herri kantu, dantza eta jolasen bitartez bakoitzaren potentzial horri etekina atera ahal izango diogu; ahalmen kognitiboa, fisikoa, emozionala eta soziala lantzeko aukera izango dugu, eta herri ondareko kantu eta jolasen bitartez identitatearen transmisioa indartuko dugu. Bakoitzaren garapen erritmoa errespetatuta, ingurua esploratzeko trebetasunak eta abileziak modu naturalean bereganatuko ditu eta, bere autoestimua eta iniziatiba indartu.

Era berean, jolas eta abestien bidez seme-alaben euskara aberasten lagunduko diegu.

Norentzat: Guraso, hezitzaile, irakasle… eta nahi duen heldu orori zuzendua.

Data: Larunbata, martxoak 28

Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU (Abandoibarra 3, Bilbo. Tranbia-geralekua: Guggenheim)

Ordua: 12:00etatik 13:30etara (ordu eta erdiko iraupena, gutxi gorabehera)

Prezioa: 10 € egunean bertan ordaintzekoak.

Izen-ematea: 634 423 539 telefonoan izen abizenak eman edo bulegoa@aikotaldea.eus helbidera mezu bat igorriz.

Plaza kopuru mugatua (izen-emateen hurrenkeran)

Tailerraren arduraduna

Itsaso Arrieta Goiri Euskal kanten irakaslea eta bereziki haur kantetan aditua. Haurtzaindegietako eta eskoletako  hezitzaileen irakaslea urte askoan. Haur kantak biltzen eta ikertzen aritu izan da eta zenbait  argitalpenen arduraduna eta aholkularia. Azken urteetan, kanta tradizionalen ikastaroak ematen dabil eta kantuarekin lotutako hainbat ekintza kulturaletan parte hartu du.

 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus