02-04-2015
Aiko news: Fasioren mendea interneten

Arratiako soinulari ospetsuenetako bat, Bonifazio Arandia Fasio (Igorre, 1909-1987), jaio zeneko ehungarren urteurrena ospatzeko aitzakiarekin, liburu+CD+DVD bat argitaratu genuen Igorreko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Liburuan ikuspegi progresiboa erabiltzen da, akordeoiaren azterketa orokorretik abiatu eta Euskal Herritik Arratiara, azkenean Fasio banakakora heldu arte. Liburuarekin batera CD bat eta DVD bat datoz. CDak, Jon Etxebarri Iturbek, 1985. urtean, argitaratu gabe zegoen Fasioren grabazio adierazgarri bat dauka. DVDan, Fasio jotzen 1982an eta 1986an eta berari egin zitzaion omenaldia 1988an ikus dezakegu.

Lana guztion eskura jartzeko asmoz, internetera ekarri ditugu edukiok (http://aikotaldea.eus/diskografia-disko.php?idioma=eu&id_disko=4), eta hori gutxi balitz, gehigarri interesgarri batekin: CDko doinuen partiturak PDF formatoan, Adolfo Jainagari esker.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus