26-09-2013
Zarautzen ere bai!!

Azkenean 2013-14 ikasturtean Zarautzen izango da Dantzaldi Ibiltaria!

Asteazkenetan Ebro Etxean (eskerrak Jalgi dantza taldekoek tartetxo bat egin digutela), 18:00tan Oinarrizko dantza ikastaroa, eta 19:30tan Dantzagunea. Azken orduan gabiltzanez, eskertuko genizueke guztioi interesatuta egon daitezken lagunei informazioa pasatzea, asteazkenetan elkartu eta dantzatuz ongi pasatzea da kontua eta!!

Ba besterik gabe, Zarautz ingurukoak bazerate eta dantzatzeko gogoz bazaudete, datorren astean bertan, urriaren 2an, han izango gaituzue aurkezpenak egin eta ikastaroa martxan jartzeko prest. 18:00tan hasierakoak eta 19:30tan aspaldikoak.

Gogoratu, Dantzaldi Ibiltarian urrian eskolak doan direla dantzaldi ibiltaria ikusi, dastatu, entzun, usaindu edo frogatu nahi duen edonorentzat! Eta gustatu ezkero ba, izena eman eta aurrera!

Besterik gabe,

Aikotarrak

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus