13-06-2015
Anboto: EZTEGUA Durangon. Erromeria Aikorekin

Antzinako erako EZTEGUA antolatzen ari gara ekainaren 20rako. Eguerdiko 12:00etan irtengo gara San Agustinen. Kalejiran joango gara txistulari, trikitilari eta dultzaina joleen musika hotsean. Santanan notarioak arreoaren nondik norakoak irakurri ditu. Ondoren Musika Eskola ondoko berdegunean bazkaria. Bazkal ostean erromeria AIKO taldearekin. Parte hartu gura badozu, erdu, gu pozarren, ateak zabalik ditugu. Edozein zalantza edota informazio zabalagoa gura izanez gero; ezkontzarako arropei buruz berba egiteko, bazkariaren inguruko xehetasunak lotzeko edota beste ingurumaria guztietarako, hona hemen gure kontaktuak: kriskitindantzataldea@gmail.com Telefonoak: Pili Alberdi 678980104, Karmelo Alberdi 652757067

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus