03-09-2015
Dantzapoteoa ETB1ean: Dantzapoteoa ETB1ean

Irailak 5, 21:30 ETB1ean

Ba aurten ere elkartu ginen ba! Eta baita dantzan egin ere... Parranda ederra egin genuela esan dezakegu, dantzan batetik bestera, elkarrekin ondo pasatzeko gogoz. Bateko eta besteko lagunak agurtu eta dantzatzeko aukera, eta nola ez, bidean lagun berriak egitekoa ere. Beti Jai Alaiko dantzariak Sabinek urtero egiten duen Begoñako Ama Birjinaren paradan ezpata dantza egin zuten danborraren makilekin, eta Basurtoko neskak eta Berriz eta Mallabiko dantzariak Dantzari Dantzako erakustalditxo bat ere egin ziguten Erriberan. Eta soka dantza "simultaneo" elegantea bukatzeko Santa Maria kalean. Guztia ETBn ikusteko aukera datorren larunbatean, irailaren 5ean, 21:30tan. Ederto pasatu genuen ba!

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus