04-11-2015
Gabonetako dantza-bazkaria

Abenduaren 12an, larunbata, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Beste urte bat ere eman dugu jota, arrimateko, jauzi etabarren inguruan eta 2015ko gabonetako eta urte amaierako bazkaria egiteko sasoia heldu da euri ta freskura artean: datorren abenduaren 12an egingo dugu, zapatatuz, Durangoko Plateruenan, elkarrekin bazkaldu, dantzatu eta ondo pasatzeko asmoz.

 
13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean (Durangoko eleiza nagusia, arkupe handia duena) eta jarraian kalejira-poteo-dantzaldia.

14:00 Txakoli gonbitea Plateruenan

14:30 Bazkaria   

17:00 Dantzaldi-erromeria Aiko taldearekin

20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.

22:00 Akaberea “Mi carro”rekin. 

Tiketak 20€-tan salgai:

-Plateruena Kafe Antzokian, Durangon

-Dantzaldi Ibiltariko dantzagelan bertan, irakasleari eskatuta (Bilbo, Donosti, Markina-Xemein, Gernika-Lumo, Berastegi, Galdakao, Durango).

Gogoratu, plaza mugatuak direla, beraz ez utzi azken ordurako izena ematea…

 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus