07-04-2016
Aiko news: Dantzategia: mutildantzak

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, dakigun guztia konpartitzen saiatzen gara, beraz, zuetariko askok, jakin beharreko "guztia" jaso duzue jota, jauzi edo mutildantzen inguruan adibidez. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea... eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Jaso duguna barneratzeko, "dakiguna ikasteko" aukera izan dezagun, DANTZATEGIAK martxan jartzea pentsatu dugu. Hau da "dakizkigun" eta ez dakizkigun gai hoiek lantzeko ikastaroak. Maila? Ba... behar duguna, "Atik Zra" edo zerotik infinitora... Noiz behinka DANTZATEGI bat eskainiko dugu, elkartu eta dantzan eginez elkarrekin ikasteko eta hasteko mutildantzak Bilbon.

Dantzategia: mutildantzak

Apirilak 23, larunbata

Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Iberdrola dorrearen alboan)

17:00-18:30 lehen saioa

18:30-19:00 atsedenaldia

19:00-20:00 bigarren saioa

20€ aretoaren sarreran ordaintzeko

Izena emateko email bat igorri izen abizenak eta telefono mugikorra emanez bulegoa@aikotaldea.eus helbidera.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus