20-06-2016
TRADEGIN 2016, Uda ikastaroa-ekainak 24, 25 eta 26

Hemen gatoz berriz ere UPV/EHUren uda ikastaroekin, eta berton, AIKO taldearekin batera antolatzen ditugun dantza ikastaroak Tradegin izenpean. Aurten "Sormena tradizioan" hartu dugu ardatz modura, eta gure taldeko Josu, Patxi eta Sabinen eskoletatik aparte, aparteko dantza
maisu, koreografo eta sortzaile lagun talde bat ere gonbidatu dugu: Jon Maya, Claude Iruretagoyena, Jesus Teran, Juanan Urbeltz eta Mercedes Prieto. Dantzan, eta dantzaz ikasi eta gozatzeko beste aukera eder bat.

Sabinen aurkezpena: https://youtu.be/Uh3w_HTpRqA


Bilboko Bizkaia Aretoan elkartuko gara ekainaren 24ean hasita, bazkalondoan 16:00tan. Egun horretan bertan, ekimen berezia antolatu dugu: BANDtzaldia, Bilboko Udal Musika Bandarekin batera luxuzko AIKO erromeria egin behar dugu Bilboko Plaza Berrian 19:30tan, ikastaroen
osagarri modura.

Larunbat eta igandean, elkarrekin egon eta dantza giroaz gozatzeko, bazkaria ere antolatu dugu, Bizkaia Aretoan bertan. Gurekin bazkaldu nahi baduzu, 40 € (20€ bazkari bakoitzeko) sartu dezakezu Kutxabankeko honako kontu zenbakian:

2095 0233 10 9111124099


IKASTAROAN IZENA EMATEKO
https://www.uik.eus/es/tradegin-tradiziozko-dantza-garaikidea-egin-2016

Matrikula 40€.

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko

ON LINE MATRIKULA

https://admin.uik.eus/matriculation/eu?_ga=1.263938060.1869451065.1460378446

MATRIKULA IMPRIMAKIA PDF-A BETE ETA BIDALI

https://www.uik.eus/sites/default/files/matricula-2016.pdf



TRADEGIN 2016 - egitaraua

Tradiziozko dantza garikidea egin

2016 TRADIZIOAN SORTZEN

UPV/EHU UDA IKASTAROAK
Bizkaia Aretoa-Abandoibarra 3-BILBO


EKAINAK 24, ostirala

16:00-17:15  TRADIZIO GARAIKIDEA: GELAJAUZIAK ETA GELAJOTA. Jon
Maya Sein, Kukai Dantza Konpainia, Zuzendaria.

17:30-18:45  BIKOAREN BIDEA: PORRUSALDA SUKALDATZEN. Josu Garate
Suinaga, AIKO taldea.

19:30  BANDtzaldia. Bilboko Udal Musika Banda eta AIKO taldearekin
erromeria Bilboko AZKUNA ZENTROAn (Alondegiko Atarian).

EKAINAK 25, larunbata

10:00 -11:15 MIARRITZEKO EZPATADANTZA ETA MIARRITZEKO SOKADANTZA
Claude Iruretagoyena, Maritzuli Konpainia, Zuzendaria.

12:00-13:15  LINDY HOPEN SISTEMA Jesús Teran Martínez

17:00 -18:15  DANTZA JAUZIAK SORTZEN / DANTZ JAUZIETAN SORTZEN
Patxi Laborda, AIKO taldea.

19:00-20:15 TRADIZIOAN SORTZEN Juan Antonio Urbeltz Navarro,
Argia/Ikerfolk, Zuzendaria

EKAINAK 26, igandea

10:00-11:15  HIRUKOAREN BIDEA: MAZURKA ETA BALTSAREKIN SORTZEN
Sabin Bikandi Belandia AIKO taldea

12:00-13:15  PORTUGALEKO BALSAS MANDADAS Mercedes Prieto
Martínez, Facultad de Motricidade Humana, Lisboa.


IZENA EMATEKO
https://www.uik.eus/es/tradegin-tradiziozko-dantza-garaikidea-egin-2016


Links:
------
https://youtu.be/Uh3w_HTpRqA
https://www.uik.eus/es/tradegin-tradiziozko-dantza-garaikidea-egin-2016

 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus