idantza aikorekin

Koronabirus honek sortu duen egoera berri honen erdian, eta horren ondorioz, AIKO Taldearen ohizko ekimen guztiak bertan behera gelditu direlarik, gure taldeak, tradiziozko musika eta dantzaren hedapenean lan egiten duelarik, "idantza aikorekin" ekimena martxan jartzen du, streaming bidez elkarrekin etxetik"dantzan"egiteko proposamen bat. "Dantzan" diogu, kakotx artean, dantza, berez, eta batez ere guretzat, elkarrekin, elkartuz eta elkartzeko egiten dugun zerbait delako, komunikazioa eta harremana, eta oraingoan elkarrekin "dantzan" egiteko gatoz baina bakoitza bere etxetik... Asmo onenarekin martxan jartzen dugun esperimentua da eta gu geuk ere ez dakigu ondo nora garamatzan... Internet bidez dantzarekiko dugun pasioa partekatzeko asmoarekin hasten dugu kontu hau eta ikusiko dugu funzionatzen duen ala ez eta nola... Momentuz egunero 18:00 inguru frogatzeko asmoa dugu eta gero ikusiko dugu...

 

Komunikazioa eta irakasbideak errazteko baliapide laguntzaile partekatzeko hemen zintzilikatuko ditugu hainbat kontu: musikak, partiturak, e.a. Dena sobre la marcha.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus