OINAK KANTUZ

<Oinak Kantuz Elkar online liburu dendan>

Zergaitik oinak kantuz?

Gure zaharrek kontatzen zutenez, goizean goiz jeiki eta iluntzerarte egun osoan sukaldean, baserrian, mendian, itsasoan, aroztegian... edonon lanean jo ta ke ibili arren, beti zeuden prest eguna bukatzean dantzaldirako: dantzak giharrak “berotu” egiten zituen eta gaur egun diogunez, “terapeutikoa” zen, eta ez fisikoki bakarrik.

Dantzaren bidez barrenak askatzen ditugu, tentsioak bideratzen ditugu, asaskatu egiten gara, katartikoa da. Gurean, behintzat, erlajatu egiten gara, eta sarritan, parre egiten dugu, gure inguruko lagunetaz eta lehendabizi gure buruaz, barreak dakartzan onura guztiekin. 

Dantzak gure gorpuzkera ezagutzen laguntzen gaitu. Imitatuz, jolastuz, psikomotrizitatea garatzen dugu, gure gorputza agintzen ikasten dugu. Dantzan gaudela gure burua kontrolatu behar dugu, soseguz eta patxadaz jokatuz, taldearen parte ere bagaralako, taldearekin bat egin behar dugu, eta taldearekiko loturak neurtu eta garatu.

Dantzak enpatiak sortzen ditu imitazioan oinarrituz erabiltzen dugun hitzik gabeko komunikabide nahiko zehatz baten bidez. Dantzaren bidez ingurukoak ezagutzen ditugu eta harremanak lantzeko gailu paregabekoa da.

Dantzan egiten dugunean burua ere erabiltzen dugu: lateralitatea, koordinazioa, gorputzeko atal ezberdinen independentzia, espazioan kokapena, denboraren neurketa, musikaren egituren ezagupena, memoria, inprobisazioa, jolasa, jokoa... Andoni Egañari burmuinean kableak jarri omen dizkiote bertsotan dagoela zer gertatzen den aztertzeko, baina dantzan gaudela ere, neuronak dezente aztintzen ditugu ba! Edonola ere, buruaren “gimnasia” hau atsegina da, eguneroko arazoak aparkatu eta burua garbitzen laguntzen digu.

Dantzak belaunaldien arteko komunikazioa eta lotura errazten du, gure ohiturak elkarrekin bizitzeko modu baliogarri bat eskeiniz, eta era berean, dantzan, amankomuneko kultura bat partekatzen dugu, gure herri honen, gure Euskal Herri honen parte garela sentituz. Eta bide horretan bakarrik ez gaudela sentitzeak ere indarberritzen gaitu, gure tribu bereko indioekin dantzan egitea elkarrekin ondo pasatuz osasuntsua da.

Eta dantzan egiteko musika behar denez, OINAK KANTUZ grabatu dugu...

 

‘Oinak kantuz’ laneko doinuen zenbait ohar

01 Aitona Txomin. Primo de Riveraren diktadura garaian, elkar heldutako dantzak debekua zuten. Simeon Iragorri eta Juan Aiesta gure maisuek kontatzen zutenaren arabera, erromerietan jotak, porusaldak eta biribilketak jotzen zuten soilik, baina jendeak psaodobleen antzera dantzatzen zuela elkarri helduta dantzatzeko. Hortik, Aitona Txomin pasodoble-biribilketa bat izana.

02 Axarie, azeria esateko modu herritarra, ingelesez fox, dantza erritmo bat da. Pieza, fox bat da baina txotia ere izan zitekeen, fox/txotia izaten amaitu delarik.

03 Ikusi nuanian boleroan, Aitor Furundarenaren ahotsa entzun dezakegu melodiaren malenkolia kutsua dramatizatuz eta tonu barregarri eta dibertigarria emanez.

04 Guillerena Alvaroren gitarrarn soinuaz hasten da, Django Reinhardt handiaren iraganeko oroitzapenekin, txotia swing-arekin ordezkatuz, interpretazioa fox-txotia bihurtuz.

05 Ereintza soka dantza bat da,  Aikok  plazetan duela asko programatzen duena.Vals-jota kutsuz hasten da eta zortziko bizi batera pastasen da inprobisaketa koreografikoari leku eginez.

06-07 Txilibrin eta Balbino, jota eta porrusalda alaia, non dultzaina `desafinatuak´, aitzinako estiloan, eskusoinuaren bibrazioei laguntzen dion.

08 Ane’s waltz vals klasikoa, erosoa dantzarako nahiz jotzeko.

09 Gaindola Hegi ezagunaren idatzien gaineko jauzi bat da, hau da, bere urratsen antolaketa berberarekin.

10 Kukai polka  taldearen zuzenekoetan ezaguna den pieza da, non behin baino gehiagotan dantzariei zenbait koreografia erraz proposatzeko erabilia den.

11 Martarena habanera bat da eta taldeko bere egileak eta guitarra joleak, kolore eta armonia berriak ematen dizkio erritmo klasiko honi.

12 Villamandos betiko txoti bat da,  “por aquí no pasa un tranvía” esanez dantzatzeko.

13 Izadi kutsu harin bat duen mazurka bat da, non eskusoinuak eta txistuak,  melodía nagusia kantatzean, txanda hartzen dioten.

14 Baigorriarrak, Azkaindarrak bezalako egituraz idatzita dagoen jauzi-sormen berria.

15 Marijo egitura librea duen tangoa da,  musikaltasuna guztiengan kutsatzen dena.

16 Don Martin pasodoblea, Bikaña CDan gaita bertsioan grabatu zena eta Furundarena maisuak honetan eskusoinuarekin egiten duena, verónica eta bular paseen bidez.   

17-18 Zoragarrie zea zu eta Kasillatik bueltean, jota eta porrusalda non Aikoko musikariak panderoaren laguntzarekin kantatzen dutena da, instrumentu gehiegorik gabe.

19 Eta bukatzeko biribilketa jauzizalea, Matxinsaltoa deritzona.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus