BIKAÑA

 

DANTZA BILDUMA
Tanda de bailables para dos gaitas y tambor obligado
Danborra
Asier Garcia
Gaita
Jon Gaminde
Martin Ariztimuño

<Bikaña Elkar online liburu dendan>

Dultzaina eta gaitaren doinuak erromeri eta dantzaldien sound-track bizia dira guretzat. Gaita eta danborraren hotsak dantzara garamatza, eta horrela eta horregatik grabatu genuen 

KOBREIK

! eta horrela eta horregatik 

BIKAÑA

 grabatzea erabaki dugu. Bi kainabera dardarrean jarrita, bi gaitari, bi makil partxea astintzen, bi oin dantzarako prest, bi lagun... 

BI... KAÑA

BIKAÑA

!

 

Dantzaldi baterako pieza bilduma batekin gatozkizue, "betiko" pieza berriak, guretzat Sabinek idatziak: rantxera, boleroa, tangoa, mazurka, habanera, polka... Eta kuxkurio jauzia, HEGI ezagunaren urratsen egitura berdina duena. Bukatzeko 

AIKO

inguru dantza, bikoteka plazaren bueltan taldean egiteko dantza suite edo sorta bat: bidekoa, balsa, bolerak, habanera, jota, porru eta martxa bat.



01 Rancho Corto, Bizente Bikandi Bikandi (Sabinen aita) eta Galdakaoko Rancho Corto futbol taldeko lagun guztiei, dauden lekuan golak dantzan ospatu ditzaten.

02 Olgetan, Asier eta Jabitxineri, geure tanborreru kutunak, oletan olgetan...

03 Larrainea zortzikoa, Mari Cruz Goñiri, Baztango dantzari, dantza irakasle eta laguna.

04 La Bajera, Iruñeko Gaiteroak diren Jose Luis Fraile eta Jabier Lakunzari, gaiteruen bidea argitzearren, eskerrikasko.

05 Karrikiri, Karrikiriko lagunei, eta batez ere Ondarru eta Silbiari, besarkada batekin itsasaldeko Nafarroatik.

06 Maritere, Tiliño eta Maritereri beti dantzan, zebolletea arrimeute ekin diezaioten.

07 Plateruena, Plateruenako lagunei, eta Txikiri, Aiko umezurtz zegoenean etxean hartu gintuztelako.

08 La Tapadera, Iñigo Ordozgoitiri gure ONG honetan beti laguntzeko prest egotearren, eta barriz, artista akojonantea dalako.

09 Kuxkurio, Baigorriko Betti Bidart eta Bidartarrei, gaita soinuetan bidaide izatearren.

10 Zetabako, Jon Gaminde (z-barik) lagunari, musika, partituretan ez dagoela gogoraztearren.

11 eta 12 Don Martin, Martin Ariztimuño lagun-gaiteru-bilbotar-iruñar eleganteari.

13-20 Aiko inguru dantza, "dantzan.com"eko taldeari, eta bertan akuilari den Oierri, dantzaren alde hamar urtean jo ta ke ekitearren.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus