AURREZ AURRE

<Aurrez aurre Elkar online liburu dendan>

CD honetako musika, Maritzuli Konpainiaren “Aurrez aurre” dantza ikuskizunerako sortua edo/eta grabatua da Claude Iruretagoienaren zuzendaritzapean. Hemen argitaratzen diren doinuak, CD edizio honetarako egokitu eta moldatu ditugu.

DANTZA TRADIZIONALA: PLAZATIK OHOLTZARA

1927an , Segundo Olaetak Elai-Alai taldea sortu zuen Gernikan, eta huraxe izan zen formalki eratutako Euskal Herriko lehen folklore-dantza taldea. Halaber, errepublika garaian eta Eusko Gaztediren eskutik, euskal udalerri gehienetan ezpatadantzari taldeak sortu ziren. Gerra zibileko geldialdiaren ostean, berrogeita hamargarren hamarkadan, gerraosteko lehen dantza taldeak agertzen hasi ziren. Euskal Herriko kultura eta folklorea gorde eta zabaltzeko asmoz emandako pausu horren ondorioz, dantza tradizionalak beraien inguru naturaletik atera egin ziren ikuskizun gisa oholtza gainean eskaintzeko. Prozesu horretan, kontestuaz gain, dantza tradizionalaren funtzioak ere eraldatu egin ziren, ikuskizuna bihurtuz eta horren ondorioz beste elementu batzuk ere aldatu ziren, besteak beste, jatorrizko musika, koreografiak, pausuak, jantziak.

Olaetatarrei dagokionez, Victor izan zen bere aita Segundoren oinordekoa eta beranduago bere akademia bihurtuko zenan zuzendari lanetan aritu zen; folklorean oinarritutako ikuskizun koreografiko berrien diseinuan eta sorkuntzan aitzindariak izan ziren Olaetatarrak. Azken hamarkadetan, eta ikuspuntu koreografiko berrituekin, Juan Antonio Urbeltz eta Argia bere taldea buru izan dira erro tradizionaleko sorkuntza koreografikoaren inguruko mugimendu berrian. Ildo horretan lan egiten du Claude Iruretagoyenak zuzendutako Maritzuli Konpainiak ere (http://maritzuli.eke.org-en); berau dugu ikus-entzunezko sorkuntza koreografiko modernoaren eta euskal dantza tradizionalarenganako begirune eta ezagutza sakonaren artean bat egiten hobeen jakin izan duen taldeetako bat.

Gure proiektua

2007an, Jautzi dantzen inguruko ikastaro monografiko baten inguruan ezagutu zituen Claude Iruretagoyenak (Maritzuli Konpainiako zuzendariak) Aiko taldea, bere musika eta dantzarako musika tradizionala ulertzeko duen modua. 2008ko udaberrian, Aikori proposatu zion Claudek "Aurrez-aurre" izeneko bere ikuskizunerako musika sortzea eta grabatzea. Elkarte biak bat datoz planteamendu askotan: dantza tradizionalaren muinera bueltatzeko beharrizana ikustean, tradizioa bizirik dagoela ulertzeko moduan, musika eta koreografiaren arteko harremanari garrantzia ematean… Enkarguaren erronkak abian jarri zuen taldearen sortze-makineria, eta hala, egite prozesu gogorraren ostean, Claude Iruretagoyena eta bere seme Jonen aginduak jarraituz, ikuskizunaren soinu-banda prest egon zen "Aurrez-aure"ren 2009ko martxoaren 21eko estreinaldirako.

"Aurrez-aurre"n batera agertzen dira doinu tradizionalak (gutxienak) eta bereziki, era tradizionalean dantzan egiteko xedearekin, estilo tradizionalean sortutako doinu berriak. Alvaro Garcia Martinezek, Aitor Furundarena Usabiagak eta Sabin Bikandi Belandiak idatzitako obrak daude grabaketa honetan; hiru musikari horiek Aiko taldeko kideak dira. Pieza berrietan hainbat dantza-molde eta estilo landu dituzte, estilo errenazentistadun Pavana eta Gallardatatik hasi eta Ingurutxoraino, Kontradantza eta Mazurketatik ere ibilbidea eginez.

Grabaketaren emaitzak ustekabe atsegina sortu du proiektua gauzatu dutenen artean, eta horregatik berau CD batean editatzea Euskal Herriko errepertorio eta diskografia tradizionalarentzat ekarpen interesgarria dela uste dugu.

CDaren EDUKIA

CDak ikuskizunaren estruktura jarraitzen du eta berau da funtsean ikuskariaren sound-tracka edo soinu-banda osatzen duen musika. Arrazoi nabariengatik, pieza batzuk moldatu egin dira, CD bertsioan zentzurik ez duten soinu efektuak edota kontestu koreografikotik kanpo beharrezkoak ez diren errepikapenak kenduz. "Aurrez-aurre" ikuskizunerako sortu eta grabatutako musika bada ere, CD honetako musika, batez ere eta bereziki, oholtzatik haratago dantzatzeko musika da, dantza eta erromeria piezak baitira, berbarako martxak, mazurkak, kontradantzak, jauziak… Agian, musika herrikoi izaera horrek, gizartekoia eta erabilgarria izateak, bultzatu gaitu CDa editatzera: etxean edo kotxean entzuteko musika, baina baita dantzazaleen artean erabiltzeko materiala ere, esaterako Dantzaldi Ibiltariko tailer, ikastaro eta erromerietan.

Gure web-ean, bonus-extra bezala Aitorrek grabatutako Paperezko iantzak zk 20, 23 eta 30 jarri ditugu; horiek azkenean ez ziren sartu ikuskizunean ezta CDan ere, baina guri altxorrak iruditzen zaizkigu. 

Ihaute

01 Santa Luzia I

02 Martxa / Hiru xito

03 Maskadantza

04 Ithurraldeko liliak

05 Bidaldia I (mazurka)

06 Bidaldia II (mazurka)

07 Bidaldia III

08 Azkaindarrak

09 Lakartarrak eta Ahuntxa

Ando drom

10 Orhiko xoria

11 Atzo goizian

12 Alapidea (ingurutxo-soka dantza)

13 Esku dantzak

14 Iremiñe (zortzikoa)

Paperezko iantzak

15 Pavana eta Branlea

16 Pavana

17 Gallarda / Fandangoa

18 Bihotzaren ukaldia I (kadrillea)

19 Bihotzaren ukaldia II (kadrillea)

20 Bihotzaren ukaldia III (kadrillea)

21 Bihotzaren ukaldia IV (kadrillea)

Branletik jautziak

22 Arribadak

23 Gabotak

24 Bralea

25 Bikuntza (hartzen almute dantza)

26 Santa Luzia II

© Copyright

© Aiko Kultur Elkartea 2009.ko diskaren edizioarena, bertan argitaraturiko musika lan ezberdinena bakoitzaren konposatzaile edo egileei dagokio.

© Aitor Furundarena Usabiaga honako dantzena:  10 Orhiko xoria (hitzak herrikoiak), 11 Atzo goizean (hitzak herrikoiak), 12 Alapidea (hitzak herrikoiak).

© Alvaro García Martínez honako dantzena: 06 Bidaldia II, 15 Pavana eta Branlea, 16 Pavana, 17 Gallarda / Fandangoa.

© Sabin Bikandi Belandiak honako dantzena: 01 Santa Luzia I (hitzak, doinua: Arantzazuko kanpaiena) 03 Maskadantza (musika eta hitzak), 04 Ithurraldeko liliak, 05 Bidaldia I , 13 Esku dantzak, 14 Iremiñe, 18-19-20-21 Bihotzaren ukaldia I-II-III-IV, 22 Arribadak (bigarren zatia), 23 Gabotak (bigarren zatia), 24 Bralea (karakoiltzia), 25 Bikuntza, 26 Santa Luzia II (hitzak, doinua: Arantzazuko kanpaiena)

 

Erabilitako musika tresnak

Akordeoiak: Pigini, 8´8´8´-ko eta 8´8´16´ko “Gaupasa”-k, B-100, C-220 eta Sirius.

Gitarrak: Akustikoa, Martin 000C-16RGTE Premium, Jumbo. Española, Camacho, Madrid, 1988.

Alboka: Jose Mari Mintegi, Galdakao, c. 2001.

Txirula: Didier Queheille, Iruri, c.1979, ezpela.

Ttunttuna: Luis Salesa, Jaca (Huesca), 2007, intxaurra eta ezpela, hestekiz eginiko sokak.

Txistuak: Fa-n, Keller, Zarautz, granadillo eta zilarra. // Mi bemolean, Jose Mari eta Pepe Gancedo, Amurrio, 2006, granadillo eta altzairua // La-n, Jose Mari eta Pepe Gancedo, Amurrio, 2001, ezpela eta altzairua // Gaita charra, Sol-en, 2005, Paco (Vitigudino) .

Danborrak: 10” koa, Jose Manuel Agirre, Tolosa, c. 1998.  // 12” koa, Marius Folch, Barcelona, 2006.

Panderoak: 12” koa, Jose Manuel Agirre, Tolosa, 1999, metalezko txintak Davide Conteren pandero batetik hartuak. // 10” koa, Somede, Pontedeume, 2006.

Kajoia: NP, Paquito Baeza, 2005.

Kaja: Black Swamp, SA5514MDT, 2005.

Dultziña: Iruñako Gaiteroak, Iruña, 2006, granadillo eta zilarra.

Kastañetak: Jacinto Guerrero, 2004.

 

Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa

FRN Professional Studios (Arama-Gipuzkoa).

 

Kajea, danborrak, darbuka eta kastañetak, Asier, Edurne Artetxe eta Txetxe Garcíaren semea.

Akordeoiak eta kantua, Aitor, Juanita Usabiaga eta Patxi Furundarenaren semea.

Gitarra akustikoa eta española, Alvaro, Mª Carmen Martínez eta Alberto Garcíaren semea.

Txirula, ttunttuna, txistuak, danborrak, panderoak, koilarak, alboka, gaita eta kantua, Sabin, Kontxi Belandia eta Bizente Bikandiren semea.

Diseinu grafikoa, LaTapadera creaciones:

Iñigo, Mª Carmen Fonseca eta Jesús Ordozgoitiren semea.

Aitor, Arsenio Elordui eta Miren Josune Zarateren semea.

Zuzendaria, Claude, Marie Jeanne Tapy-Iruretagoyena eta Joseph Iruretagoyenaren semea.

Kantua, Maritzuli Konpainiako dantzariak

 
AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus