HERRI MUSIKA TA DANTZA

<Herri Musika ta Dantza Elkar online liburu dendan>

Musika eta dantza tradizionala ezagutarazi, ulertu, ikertu, irakatsi, sustatu, bultzatu, garatu, herrikoitu, gizarteratu eta gureganatu nahi dugun musika eta dantza maisu talde bat elkartu eta Aiko sortu genuen. Hiru esparru osagarritan lanean dihardugu: batetik dantzaldi gidatuak egiten ditugu, bestalde “Maisuak” izeneko emanaldi bat ere badugu, eta guzti horren lagungarri, dantza eta musika tradizionalaren inguruan ikastaro eta tailerrak ere eskeintzen ditugu (informazio gehiago www.aikotaldea.com).

Dantzarako musika egitea gogoko dugulako, dantzatzea maite dugulako, jotzen, dantzan eta irakasten dihardugu. Eta guretzat musika eta dantza uztarturik doaz berez: elkarren osagarri eta lagungarri. Horrela, Aiko taldeko ikerketa eta garapeneko departamentuan, musikari eta dantzariak elkarrekin lanean aritzen gara: doinu berriak proposatuz, koreografia jakin baterako musika egokituz, erritmo arazoak aztertuz eta landuz, e.a. Helburua, dantzatzeko egokia den musika sortzea. Elkar-lan horren ondorioa da esku artean duzuen grabaketa, 21 musika pieza dantzatzeko: mazurka, txotis, pasodoble, jota, porru, balts... 

 

01 Bedaxagar (mazurka)

02 Los Hermanos Anaiak (pasodoblea) 

03 Edurre (mazurka)

04 23koa (foxa)

05 Lasa (baltsa)

06 Zazpikoak (iauziak)

07 Arraño (6/8ko kontraiantza)

08 Galtzetaburu (txotisa)

09 Migerlea (tangoa)

10 Bedaxagar (txotisa)

11 Aurtzaka (kontrapasa-agurra)

12 Habanera 18/98

13 Atxanieta (sokadantza)

14 Cousin Tapi 3+2 (jota herrena)

15 Laborda (polka)

16 Ekaitza (6/8ko kontraiantza)

17 Artetxe (mazurka)

18 Bahia Blanca (tangoa)

19 Lasa (kontrapasa)

20 Artetxek deuko (lehenengoa)

21 Artetxek deuko (bigarrena)


Partaideak

Akordeoiak eta kantua, Aitor, Juanita Usabiaga eta Patxi Furundarenaren semea.

Gitarrak, Alvaro, Mª Carmen Martínez eta Alberto Garcíaren semea.

Txirula, ttunttuna, txistuak, danborrak, panderoak, kriskitinak, bazkalondoko perkusioa eta kantua, Sabin, Kontxi Belandia eta Bizente Bikandiren semea.

Kajoia, kajea eta kastañetak, Asier, Edurne Artetxe eta Txetxe Garcíaren semea.

Dultziña, Martin, Marisa Gutierrez eta Martin Ariztimuñoren semea.

Ordezko pianojolea bankilloan, Gorka, Mª Carmen Urbieta eta Ramón Aginagaren semea.

Dantza ergonomikoa, Jon, Kontxi Sein eta Juantxo Mayaren semea.

Dantza estetikoa, Vanesa, Merche Bellon eta Manuel Castañoren alaba.

Dantza naturala, Larraitz, Mertxe Arrien eta Kepa Artetxeren alaba.

Dantza organikoa, Patxi, Gloria Esther Larrea eta Alberto Labordaren semea.

Ahalduna (“el apoderado”),  Pablo, Mª Jesús Txertudi eta Pablo Montesinosen semea.

Koordinatzailea, Amaia, Mª Luisa Telletxea eta Fernando Bilbaoren alaba.

Grabaketa teknikaria, Martxel, Izaskun Silva eta Kaki Arkarazoren semea.

Gure teknikaria, Mario, Mª Jose Llantada eta Pepe Fernándezen semea.

Diseinu grafikoa Iñigo, Mª Carmen Fonseca eta Jesús Ordozgoitiren semea. 

© Copyright

© Aiko Kultur Elkartea 2007.ko diskaren edizioarena, bertan argitaraturiko musika lan ezberdinena bakoitzaren konposatzaile edo egileei dagokio.

© Aitor Furundarena Usabiaga honako dantzena:  04 23koa, 11 Aurtzaka, 16 Ekaitza eta 18 Bahia Blanca.

© Sabin Bikandi Belandiak honako dantzena: 01 Bedaxagar (mazurka), 02 Los Hermanos Anaiak,  03 Edurre, 05 Lasa (baltsa), 06 Zazpikoak, 07 Arraño, 08 Galtzetaburu, 09 Migerlea, 10 Bedaxagar (txotisa), 12 Habanera 18/98, 13 Atxanieta, 14 Cousin Tapi 3+2, 15 Laborda, 17 Artetxe (mazurka), 19 Lasa (kontrapasa), 20 Artetxek deuko (lehenengoa), 21 Artetxek deuko (bigarrena).

Erabilitako musika tresnak

Akordeoiak: Pigini, 8´8´8´-ko eta 8´8´16´ko “Gaupasa”-k, B-100, C-220 eta Sirius.

Gitarrak: Akustikoa, Martin 000C-16RGTE Premium, Jumbo. Española, Camacho, Madrid, 1988.

Alboka: Jose Mari Mintegi, Galdakao, c. 2001.

Txirula: Didier Queheille, Iruri, c.1979, ezpela.

Ttunttuna: Boi Pages, La Porrera (Priorat), c. 1999, intxaurra eta gerizondoa, nylonezko sokak.

Txistuak: Fa naturalean, Keller, Zarautz, granadillo eta zilarra. // Mi bemolean, Jose Mari eta Pepe Gancedo, Amurrio, 2006, granadillo eta altzairua.

Danborrak: 10” koa, Jose Manuel Agirre, Tolosa, c. 1998.  // 12” koa, Marius Folch, Barcelona, 2006. // 14”koa Asierrek Perutik 2006an ekarritako danbor handia.

Bazkalondoko perkusioa: Pinuzko ahulki sendo baten gainean estrategikoki jarritako katilu, koilara eta platerak + Martxelen mikroak jartzeko abilezia.

Panderoak: 12” koa, Jose Manuel Agirre, Tolosa, 1999, metalezko txintak Davide Conteren pandero batetik hartuak. // 10” koa, Somede, Pontedeume, 2006.

Kajoia: NP, Paquito Baeza, 2005.

Kaja: Black Swamp, 2005.

Dultziña: Iruñako Gaiteroak, Iruña, 2004, granadillo eta zilarra.

Kastañetak: Jacinto Guerrero, 2004.

Grabaketa estudioa

Ikusi www.garatestudios.com

Musika organikoa, naturala, ekologikoa

Diska honetako musika modu naturalean ekoiztu eta grabatu da, gehigarri kutxagarriak erabili gabe, eta ekoizpen prozedura osoan gizakia eta natura errespetatzen duten osagaiak erabiliz, musikaren produkzio jasangarria zihurtatzen duten musikariekin.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus