AIKO erromeri bat nahi?

tel. 634 423 539

AIKO taldearen erromeri bat antolatu nahi duzula zure inguruan? Deitu 634 423 539 telefonora eta poz-pozik gure laguntza guztia jasoko duzu, emanaldiaren inguruko informazioa, gure egutegiaren aukerak, soinu ekipoari buruz aholkularitza...

dantza tailerra doan

Orain, erromeria ospatu aurretik, Aiko taldeko maisuekin dantza tailer bat egiteko aukera duzue, inguruko dantzazaleekin oinarrizko kontzeptu batzuk konpartitzeko, eta bide batez, elkar ezagutu eta erromeri egunerako guztion artean ekitaldia prestatu eta animatzeko. Eta hori, doan eta pozik egiten dugu gure egutegiarekin bat etorriz gero. Baldintzak kontsultatu.

erromeri ibiltaria

Aiko taldeak erromeri ibiltaria ere egin dezake oinezkoen kaleetan eta guneetan, dantza eta jaia beste gune batzuetara eramanez.

2.000€

Gizarte izaera ezagutua duen irabazi-asmorik gabeko elkartea garelako BEZa eskatzetik salbuetsita dago AIKO eta horregatik, gure erromeri baten aurrekontua 2.000 eurokoa da denetara. 2.000 € garbi (BEZa salbuetsita).

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus