21-01-2015
NAIZ: Asturiarren arin-arina edo porrusalda: 'el saltón'

Fandangoaren ostean dantza egin ohi dute eta arin-arinaren antzera 2/4-ko erritmoa du, asturiarren ‘El Saltón’ deritzona da, ‘Xiringüelu’, ‘a lo lixero’ edo ‘saltiquer’ izena ere hartzen omen du; beraz, izenean ere gure porrusaldaren edo arin-arinaren tankerarik har diezaiokegu. (Musikaz lagundurik ikusteko HEMEN) Aiko taldearen ‘Jotalariak’ zikloaren baitan iritsi zaigu postontzira asturiarren dantza honen berri. Zikloan Asturias, Galizia eta Salamankako dantza-maisuen eskutik ikastaroak antolatu dituzte, bertako dantzen berri zabaldu asmoz. Lehen saioa larunbatean izango da Bilbon, Bizkaia Aretoan. Informazio gehiago: http://www.aikotaldea.eus/

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus