05-03-2015
URIOLA.INFO: AIKO Taldeak Jotalari zikloa itxiko du Jota Salmantinari eskainitako ikastaroarekin

Dantza tradizionalaren dibulgazioan diharduten musikari eta dantza-maisuez osatutako AIKO Taldeak, Jotalariak ikastaroetako zikloa, jota aldaera penintsular desberdinak ezagutzen lan eginda, itxiko du larunbat honetan. Asturiaseko eta Galiziako herriko dantza honen berezitasunak erakutsi ondoren, oraingo honetan jota salmantinan sakontzea helburua izango da.

Jotalariak  joan den urtarrilaren 24an ireki zen Vezos Astures talde asturiarraren presentziarekin, eta otsailaren 7an Sergio Cobos dantza tradizionaleko maisu galiziarrak ikastaroa eman zuen. Salamankako jotaren aldaerak ezagutzeko, AIKO Taldeak  Agustin Garcia Hernandez gonbidatu du, probintzia gaztelauko danbolin-jole tradizional ezaguna, Contrarronda Elkarte Kulturaleko hainbat dantza bikoteren lagunduta egongo dena. Tailerra larunbat honetan izango da, martxoak 7, 17:00etatik 20:00etara bitartean, Bizkaia Aretoan (UPV/EHUren Abandoibarrako paraninfoan-Bilbon).

Jotalariak dantza ikastaro zikloa AIKO Taldearen ekimena da UPV/EHUren  kolaborazioan, bi erakundeek abuztuan jatorri tradizionaleko musika eta dantza sustatzeko sinatu zuten hitzarmenari jarraiki. Ikastaroa hiru orduko iraupenarekin  Bizkaia Aretoan izango da (UPV/EHUren Abandoibarrako paraninfoan-Bilbon), eta bakoitzaren matrikularen prezioa 20 eurokoa izango da.  Ekimena UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko kultur-sareak eratutako Kulturbasque izeneko topaketa eta jarduera programazioaren barruan antolatu da.

Izena emateko 20 euroko ingresoa egin behar da 2095 0233 10 9111124099 Kutxabank kontuan; ikasleak bere izena jarri beharko du gaiaren lekuan.

 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus